Txikipedia:Eltzegor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eltzegorra eltze formako igurtzitako menbranofonoa edo soinu-tresna da. Eltzabor, eltzaor edo eltzagor izenekin ere ezaguna da. Gaur egun Euskal Herrian ez da ia erabiltzen. Dokumentazio gutxi badugu ere, zahar askok zuzenean ezagutu eta erabili izan dute. Haien arabera, funtzio musikala baino, zalaparta sortu eta ingurukoak (batez ere, animaliak) ikaratzeko eta uxatzeko erabili izan da.

Eltzegorra.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leon Telleria eltzegorra jotzen. Idiazabal, 1979.

Neurri desberdinetako altuera (30-60 zentimetro) duen eltze bat izaten da. Ezagutzen ditugunen artean, Baigorriko herrian (Nafarroa Beherea) aurkitutakoa izan ezik, beste guztiak buztinezkoak dira. Eltzeari ipurdia kentzen zaio eta tenkatutako larruzko mintzarekin ixten da. Larruaren erditik pikeaz zikindutako soka pasatzen zaio.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontziak ahoa aurrealdera duela, besopean hartu, eskua eltze barruan sartu eta bi hatzekin (lodia eta erakuslea), soka barrutik kanpoaldera igurzten da. Leon Telleria "Leon Txiki" jolearengandik jaso genuen tresna honen joera, Gipuzkoako Goierri eskualdean.

Baigorriko kasuan (Nafarroa Beherea), eltzegorra triparen kontra lepotik zintzilikatuta harturik, soka bi muturretatik heldu eta alde batera eta bestera pasatzen da larru erdian egindako zuloetatik. Eltzegor honekin posible da hots iraunkorra eta erritmoak ematea.

Poliki igurtzi ezkero, tonu grabea ematen du eta azkar egin ezkero agudoagoa. Estutzen denaren arabera hotsa handiagoa edo txikiagoa izango da.