Txikipedia:Emmeline Pankhurst

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emmeline Pankhurst, mugimendu sufragistaren sortzaileetako bat izan zen. Lehen mundu gerra baino lehenago emakumeen boto eskubideak lortzeko emakume garrantzitsua izan zen.

Emmeline Pankhurst

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmeline Pankhurst Goulden, (Manchester, 1858ko uztailaren 15a - Londres, 1928ko ekainaren 14a). Mugimendu sufragistaren (XIX mendearen amaieran sortu zen, emakumeen sufragismoa boto eskubidea eskatzeari deritzo) aldarrikatu zuen mugimendu politikoa. Sufragismoaren sortzaileetako bat izan zen Britainia Handian. Haren izena hertsiki lotuta dago Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetako emakumeen boto eskubidearen aldeko borrokari.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazte hasi zen liburuak irakurtzen, 3 urterekin. 9 urte zituenerako liburu famatu asko irakurrita zituen Odisea, el progreso del peregrino eta beste hainbat. Emmelinek liburuak irakurtzeko ahalmena izan arren, ez zuen bere anaiek izan zuten hezkuntzaz gozatu, ez zituen aukera berdinak. Bere gurasoak berak etxea garbitzen edo ezkontzen zenean gizona zaintzen pasatzea nahi zuten, izan ere, gurasoek pentsatzen zuten neskak ez zirela mutilen helmuga berdinetara iristeko gai. Bere aitari pena ematen zion neska jaio izana eta ez mutila.

Sufragismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmelinek sufragio mugimendua oso gaztetatik ezagutzen zuen, gurasoak Ingalaterran eta munduko beste herrialde askotan oraindik gutxiengoa zen kausa horren defendatzaile sutsuak zirelako. Bere ama emakumeen sufragio aldizkariaren irakurle amorratua zen eta emakumezkoen botoaren defentsan lehenengo mitinetara joaten zen. Emmelinek hamalau urte besterik ez zituenean, ekitaldi horietako batera joan zen amarekin.

Parisetik itzuli eta handik gutxira, ikasketak amaitu zituenean, Emmelinek abokatu bat ezagutu zuen, hogeita lau urtekoa. 1878. urtea zen eta emakumeak hogei urte besterik ez zituen, eta Pankhurst kausa sufragista femeninoaren defendatzailea zen, momentuko beste mugimendu liberal batzuetaz gain.