Odisea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odisea
Head Odysseus MAR Sperlonga.jpg

Odiseoren burua, I. mendea.

Egilea Homero (K. a. 850-750)
Generoa Epopeia
Datuak
Jatorrizko izenburua Ὀδυσσεία, Odýsseia
Jatorrizko hizkuntza Antzinako greziera
Herrialdea Antzinako Grezia
Euskaraz
Izenburua Odisea[1]
Itzultzailea Santi Onaindia
Argitaratzailea Euskarazaintza (1985)
Orrialdeak 336

Odisea (antzinako grezieraz: Ὀδύσσεια, Odýsseia) K. a. IX. mende inguruko greziar epopeia da. Betidanik Homerok idatzitakotzat hartu izan da, baina badira, Iliada eta Odisea-n agertzen diren zenbait pasarte direla eta, idazle berarenak ez direla diotenak ere. 12.110 bertso ditu, hexametrotan onduak, eta 24 kantutan banatuak.

Hel egitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odisea Musari hel eginez hasten da; hona hemen jatorrizko bertsioa eta Santi Onaindiak 1985ean argitara emandako itzulpena[2]:

Ἄνδρα μοι ἔννεπε, Μοῦσα, πολύτροπον, ὃς μάλα πολλὰ πλάγχθη, ἐπεὶ Τροίης ἱερὸν πτολίεθρον ἔπερσε· πολλῶν δ’ ἀνθρώπων ἴδεν ἄστεα καὶ νόον ἔγνω, πολλὰ δ’ ὅ γ’ ἐν πόντῳ πάθεν ἄλγεα ὃν κάτα θυμόν, ἀρνύμενος ἥν τε ψυχὴν καὶ νόστον ἑταίρων. ἀλλ’ οὔδ΄ ὣς ἑτάρους ἐρρύσατο ἱέμενός περ· αὐτῶν γὰρ σφετέρῃσιν ἀτασθαλίῃσιν ὄλοντο, νήπιοι, οἳ κατὰ βοῦς Ὑπερίονος Ἠελίοιο ἤσθιον· αὐτὰρ ὃ τοῖσιν ἀφείλετο νόστιμον ἦμαρ. τῶν ἁμόθεν γε, θεά, θύγατερ Διός, εἶπε καὶ ἡμῖν.

«Mintza zakidaz, oi Musa!, era askotaz buru argiko gizaseme ari buruz; gogora eidazu Troia uri donea suntsitu ondoren, luzaro be luzaro, ainbat uri ikusi ta gizaseme askoren oiturak ikasiz, arat-onat ibilli yakuna; itxasoak eurrez zearkatu ta, bere bizia jagon nairik eta bere lagunak aberrira biurtu eitezan, ziriak eta miñak ikusi zituna. Baiña orrela be ezin gaizkatu izan ebazan, berak nai ebanez; eta danak ondatu ziran euren zorakeri bene-benetakoz. Burubakoak! Iperionen seme Eguzkiren beiak jan ebezan; eta oni ez yakon laket arei itzuli-egunik eltzea. Oi jainkosa, Zeusen alaba!, esan eiguzu, arren, jazo orrein zati bat besterik ezpada be.»

Gertakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulisesek (Odiseo) Troiatik Itakara bitartean, eta Itakara itzulita gero (40 egun) izan zituen gorabeherak kontatzen dira Odisea epopeian; lehen 12 kantuetan hura Troiatik irten eta bere herrira itzuli zen artekoak, eta beste 12-etan, Itakara itzuli ondorengoak. Bi parte bereiz daitezke beraz.

Troiatik Greziarako bidean, Ogigia uhartean geratzera beharturik, Kalipso ninfa Ulisesez maitemintzen da eta ez du uhartetik irteten utzi nahi. Itakan, berriz, Ulises hila uste zuten hainbat ezkongai ingurutik urrundu ezinik dabil Penelope, haren emaztea. Jainkoek Ulises libre uzteko agintzen diote Kalipsori. Hau irteten da uhartetik, baina ontzia hondoratzen zaio, eta Feazia uhartera iristen da. Azken hamar urteetako abenturak, Troiakoak, Polifemorekin izandakoak, kontatzen dizkio Antinori, uharteko erregeari. Hark antolatzen dio gero Itakako bidaia. Itakan, etxola batean gordeta geratzen da bere seme Telemako aurkitzen duen arte. Artzai jantzita etxera itzuli, Penelopek inguruan zerabiltzan ezkongaiak hil, eta Itakako errege bihurtzen da berriro.

Odisea-ren erdialdeko parteak asmaziozko eleberri bat dirudi, beste hainbat zatitan berriz nekazari giroko poema bat. Bukaerako sarraskian eta Troiako gerrari buruz ari denean izan ezik, poema epiko baten antz gutxi du. Kronologiaren aldetik begiratuta, ez da oso zehatza; Odisea-ko kontaera Iliada-koa bezain lerraldi zuzenekoa ere ez da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Aita Santi Onaindiaren liburuak, Euskerazaleak, Aitasanti.ametx.net, http://aitasanti.ametx.net/ .
  2.   Invocació de l’Odissea, per Aita Onaindia, De Troia a Ítaca, Detroiaaitaca.wordpress.com, https://detroiaaitaca.wordpress.com/tag/euskera/ .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odisea Aldatu lotura Wikidatan