Txikipedia:Ene Ergma

Wikipedia, Entziklopedia askea


Ene Ergma (Rakvere, 1944ko otsailaren 29) estoniar zientzialari eta politikaria da. Estoniako parlamentuko kidea izan zen. Union Pro Patria eta Res Publikako kidea zen.

2016ko ekainaren 1 ean, bere dimisioa iragarri zuen, bere ustez, alderdiak nortasuna galdu zuelako eta buelta populista hartu zuelako.[1]

Ene Ergma

Hezkuntza eta ibilbide zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ergma astronomian cum laude lizentziatu zen eta Fisikan eta Matematikan doktoretza egin zuen Moskuko Estatu Unibertsitatean, eta zientzian doktoretza lortu zuen, Moskuko Espazio Ikerketa Institutuan.

Politikan sartu baino lehen, 1988tik Tartuko Unibertsitatean astronomia irakasle lan egin zuen.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003ko martxotik 2006ko martxora, Ergma izan zen Riigikoguko (Estoniako parlamentua) presidentea.

2006ko martxoa eta 2007ko apirila bitartean Legebiltzarreko bigarren presidenteordea izan zen.

Ene Ergma

Tartuko Unibertsitateko presidente izateko ere aurkeztu zen, baina ez zen hautatua izan. Postuagatik Volli Kalm eta Birute Klasekin lehiatu zen.

Riigikogu Espazio Ikerketa Batzordeko presidentea da orain.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ene Ergma. 2022-03-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).