Txikipedia:Entretenimendu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Entretenimendua, asperraldia sahiesteko erabiltzen da, eta aisialdia , dibertitzeko. Kezketatik sahiesteko ere balio du, pozez eta atseginez, adibidez jolasean , edo hitzegiten. [1]

Aisialdiaren familia zabalekoa da entretenimendua.[1]

Entretenimendu mota asko daude eta edozein motatako jarduerekin entretenitu zaitezke.[1]

Lehen horrela entretenimentzen ziren.
Lehen horrela entretenimentzen ziren.

Adibidez: jokoekin, musika entzuten edo jotzen, irakurtzen,  lagunekin, besteei laguntzen, familirekin egoten, kirola egiten, bideo jokoetan jolasten, atrakzioetan ibiltzen,  pelikulak ikusten, pelikuletako aktorearena egiten, antzerkiak egiten, magia egiten, telebista ikusten …[1]

Entretenimenduaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala ere entretenimenduak gauza askotarako balio du,  botereak beti erabili du entretenimendua bere helburuak lortzeko, gu ohartu ez arren. Guk, gure aldetik, geure burua entretenitzeko erabiltzen dugu horrela asperraldiak saihestuz. [1]

Entretenimendua eta asperdura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guretzat denbora azkarrago pasatzen da entretenituta gaudenean, edozerrekin, ziztu bizian pasatzen da. Edozer gauza egiten ari bazara entretenitzeko, ezin duzu aspertuta egon zerbait egiteko duzu eta. Gainera zientifikoek diote asmakizun onenak aspertuta zaudenean egiten direla. Aspertuta bazaude, edo ez baduzu ezer egiteko, gauzak sortu ditzazkezu ez aspertzeko eta horrela, aspertuta zaudenean, zure asmakisunarekin jarraitu dezakezu.[1]

Entretenituta zaudenean burua zuri-zuri edukiko duzu normalean,ez zara egongo ezertan pentsatzen, eta arazoren bat baduzu, zerbait egiten hasten zarenean, instantean ahazten zaizu zure arazoa eta egiten ari zaren gauza horretan konzentratzen zara.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Entretenimendu. 2022-03-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-16).