Txikipedia:Eric Clapton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eric Patrick Clapton 1945ko martxoaren 30an jaio zen Ripleyen, Ingalaterran. Britainiar Rock eta Blues abeslari, konpositore eta gitarra-jolea da. Bere ezizena Slowhand ( esku-mantso) da. The Yardbirds, Cream, Blind Fatith eta beste hainbat musika taldeetan jo ondoren, bakarlari bilakatu zen.


Rolling Stone aldizkariaren arabera, garai guztietako 100 gitarra-jole honenen artean dago.

Eric Clapton 1978.urtean.

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963. urtean The Yardbirds  rock taldean sartu zen  Anthony Topham gitar-jotzailearen ordezko moduan. 1965.urtean taldea utzi eta John Mayall & the Bluesbreakers-ekin jo zuen hilabete 1966. urtean Cream taldea sortu zuen arte.

Cream taldea Eric Clapton, {{txp|Jack Bruce]] eta {{txp|Ginger Baker]]rek osatzen zuten, eta fama handia lortu zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|Amerikako Estatu Batu}}etan. Denboraldi hartan, Eric, abesten eta konposatzen hasi zen. Taldea osatzen zuten hiru musikarien arteko tentsioak taldearen amaiera ekarri zuen. Taldea 1968.urtean banatu zen Goodbye  albuma kaleratu eta gero.

Cream banatzen denean, Ericek beste talde bat osatzen du 1969. urtean : The Blind Faith.  Talde hau Ericek berak, Steve Winwood, Ginger Baker eta Rick Grechek osatzen zuten. Zazpi hilabete iraun zuen talde honek eta Blind Faith izan zen estudio batean grabatu zuten album bakarra.

1969. urtean bertan, Blind Faith taldearen Amerikako tourrean, hasierako gonbidatu gisa ibili ziren taldearekin disko bat kaleratu zuen,On Tour with Eric Clapton. Azkenean, Delaney & Bonnie and Friends taldearen diskorik arrakastatsuena bihurtu zen. Azkenik 1970. urtean, bere lehen diskoa kaleratu zuen bakarlari moduan. Album honek Eric Clapton izena hartu zuen.

The Yardbirs taldea.

Bakarlari karrera alde batera utziz, 1970. urtean bertan, beste talde arrakastatsu bat sortu zuen, Derek and the Domions. Talde honek ere, disko bakarra argitaratu zuen eta Layla & Other Assorted Love Songs izena hartu zuen.

Ordundik gaur egun arte bakarlari bezala jardun du. 1986. urtean August izeneko diska argitaratu zuen bere lehen seme Connor Claptonentzat. Azpimarratzekoa da bere {{txp|Tears In Heaven]] izeneko abestia. Rush  filmaren soinu- bandaren parte izan zen eta 1991n idatzi zuen. Kantu hau ere Connor zenarentzet idatzi zuen lau urte eta erdi zituela Manhattaneko(New York) etxe orratz baten 53. solairutik erori eta hil zenean.

Kantu hau {{txp|Unplugged]] albumean kaleratu zuen. Honi esker, sei Grammy sari lortu zituen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diska Kaleratze urtea Taldea
Five Live Yardbirds 1964 The Yardbirds
For Your Love 1965 The Yardbirds
Having a Rave Up 1965 The Yardbirds
Sonny Boy Williamson and The Yardbirds 1966 The Yardbird
Bluesbreakers with Eric Clapton 1966 John Mayall & the Bluesbreakers
Fresh Cream 1966 Cream
Disraeli Gears 1967 Cream
Wheels of Fire 1968 Cream
Goodbye 1969 Cream
Blind Faith 1969 Blind Faith
Live Cream 1970 Cream
On Tour with Eric Clapton 1970 Delaney & Bonnie & Friends
Layla & Other Assorted Love Songs 1970 Derek and the Dominos
Eric Clapton 1970 Bakarka
in Concert 1971 Derek and the Dominos
461 Ocean Boulevard 1974 Bakarka
There's One in Every Crowd 1975 Bakarka
E.C. Was Here 1975 Bakarka
No Reason to Cry 1976 Bakarka
Slowhand 1977 Bakarka
Backless 1978 Bakarka
Just One Night 1980 Bakarka
Another Ticket 1981 Bakarka
Money and Cigarettes 1983 Bakarka
Behind the Sun 1985 Bakarka
August 1986 Bakarka
Journeyman 1989 Bakarka
24 Nights 1991 Bakarka
Unplugged 1992 Bakarka
From the Cradle 1994 Bakarka
Pilgrim 1998 Bakarka
Riding with the King 2000 Bakarka (B.B. Kingekin)
Reptile 2001 Bakarka
One More Car, One More Rider 2002 Bakarka
Me and Mr. Johnson 2004 Bakarka
Sessions for Robert J 2004 Bakarka
Back Home 2005 Bakarka
Royal Albert Hall London May 2-3-5-6 2005 2005 Cream
The Road to Escondido 2006 Bakarka(JJ Calerekin)
Live from Madison Square Garden 2009 Bakarka(Steve Windowrekin)
Clapton 2010 Bakarka
Old Sock 2013 Bakarka
The Breeze: An Appreciation of JJ Cale 2014 Bakarka
Slowhand at 70 – Live at the Royal Albert Hall 2015 Bakarka
I Still Do 2016 Bakarka
Happy Xmas 2018 Bakarka

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Eric_Clapton#Carrera_musical- Eric Capton

https://www.biografiasyvidas.com/biografia/c/clapton.htm- Eric Clapton

https://www.rollingstone.com/music/music-news/-Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrenda