Wikipedia, Entziklopedia askea

Erle-txori

Erle-txoria

Erle txoria migratzailea den hegaztia da. Animalia hauek intsektuak besterik ez dituzte jaten, batez ere erleak, horregatik deitzen zaie "erle-txori". Bere izen zientifikoa Mellisuga helenae da.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25-29 cm luzera izaten dute. Zabalera eta pisuari dagokionez, 36-40 cm eta 50-70 g ingurukoa izan ohi da. Moko luzea dute, beherantz okertuta, hegoak oso zorrotzak dira eta buztanaren erdiko lumak gainontzekoak baino luzeagoak dira.

Beren kolore nahasketa deigarriak direla eta, erraz identifikatzen den hegaztia da: azal koloretsua dute, eztarri horia, bularraldea eta sabelaldea urdin-berdexka, eta bizkarralde gorria. Bere begietako irisak gorri-gorriak dira (jaioberriena hasieran marroia izaten da, gero eraldatzen joaten da, gorri bihurtu arte). Arra eta emearen artean fisikoki ez dago apenas diferentziarik: arrek kolore ilunagoa dute.

Bestalde, animalia hauek ikusmenaren zentzumena oso garatuta daukate; hain ikusmen zorrotza dute, zein erle bat hogei metrotara bereizteko gai baitira.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erle-txoria jaten

Hegazti hauek intsektuak besterik ez dituzte jaten. Beren harrapakin gogokoena erleak dira, baina beste hainbat intsektu hegalariak ere gustatzen zaizkie: esate baterako, tximeletak, eta burruntziak. Jan ahal izateko, haien moko luzea baliatzen dute harrapakinak lortzeko.

   Ba al dakizu   

Normalean 5 eta 10 urtez bizi dira, ze gutxi, ez?.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erle-txoriek haien habia edo “etxea” ibaien ertzetan edota, ibilgu lehorretan egiten dute. Baina batzuetan, hiriguneetan eraikitzen ari diren eremuak ere aprobetxatzen dituzte. Normalean taldetan egiten dute lan, baina noizbehinka bakarka ere egiten dute. Zulo hauek horma bertikaletan egiten dituzte, haien moko gogorrak erabiliz eraikitzen hasten dira apirila aldean eta 2 metroko sakonera izan ohi dituzte. Behin zuloa eginda daukatenean, desgastatu zaien mokoa berriz hasten zaie. Maiatzeko lehenengo asteetan emeak araldian sartzen dira eta orduan arrak hasten dira gorteiatzen emearekin, hari intsektuak eramanez. Ugalketa maiatza erdian hasi ohi da. Emeak 6-7 arrautza erruten ditu eta hauek eliptikoak eta zuriak dira). Bi gurasoek parte hartzen dute inkubazioan. Inkubazioaren 20-22 egun igaro ostean arrautzak irekitzen hasten dira eta txitak ekainean jaiotzen dira. Ondoren, bi gurasoek arduratzen dira habiara elikagaiak eramateaz. Txitak arrautzen errute ordenaren arabera jaiotzen dira, ez dira guztiak aldi berean jaiotzen alegia, eta janari nahikorik ez badago txita zaharrenek ez diete gazteei elikatzen uzten. Hiru hilabeteren buruan, ateratzen dira mundua esploratzera.

Erle-txoria hegan egiten

Nolakoa da haien kantua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erle-txorien kantuari dagokionez, pi-pi-pi-prruuut moduko soinu berezia egiten du. Etengabe egiten du, hegan dabilenean batez ere, eta oso urrutitik ere entzun daiteke.

      Entzun!

   Ba al dakizu   

Askotan Euskal Herrian ere topa dezakegu, hala nola, Gasteizen eta Iruñean.






Non topa ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Europan, iparraldeko Afrikan eta mendebaldeko Asian bizi den hegaztia da. Baina neguan Afrika tropikalera, Indiara eta Sri Lankara mugitzen da.

Euskal Herrian ere egon ohi dira udan, Mediterraneoko isurialdean, Gasteiz -Iruñearen latitudetik hegoalderago.