Txikipedia:Erratz (landarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erratz landarea (Rucus aculeatus)
Erratz landarearen loreak


Erratz landarearen fruitua

Erratza edo arkasatsa ( Ruscus aculeatus) Asparagazeoen familiako zuhaixka da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honek ez du tamaina handia, 0.2m eta 0.8m tartean neurtzen du. Zuhaixka berde iluna eta azal leunekoa da. Haren hostoak 3-7 mm inguruko pikortxoak dira eta arantza batean amaitzen dira. Loreak oso txikiak eta berde-moreak izan ohi dira. Landarearen loraldia urritik maiatza bitartean izaten da. Fruitua bola gorri bat izaten da. Fruitu hauek udazkenean eta neguan agertzen dira eta hegazti eta karraskarientzako elikadura-iturri dira.

Jatorria eta banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erratz zuhaixkak jatorria Europan eta Asian du. Mediterraneoko baso gehienetan aurki dezakegu, baina leku lehor eta mendi altuetan ez. 0-1200m-ko altuera bitartean hazten dira.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau sendabelar bezala erabili izan da, adibidez hemorroideak edota barizeak sendatzeko. Herrialde askotan, Erratzaren adarrak (hostoak diruditen zurtoin lautuak) berde ilunak eta fruitu gorri distiratsuak dituztenez "gabonetako apaingarri" gisa erabiltzen dira.