Txikipedia:Errealitate areagotu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errealitate areagotua teknologia multzoari deritzo, mundu birtual bat ikustarazten duena gailu teknologiko batetik. Errealitate areagotua mundu birtuala eta erreala nahasten ditu, eta hau hainbat funtzioetarako erabiltzen da.

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo aldiz Errealitate areagotua kontzeptua erabili zena 1901 urtean izan zen. Frankin L Baum “character maker” izeneko betaurreko elektroniko batzuk asmatu zituen. XX.mendearen bitartez beste gailu batzuk asmatu ziren gaur egungo errealitate areagotuaz gertuago zeudenak, baina errealitate areagotua terminoa ez zen erabiliko 1992 arte Tom Caudelli esker, Texaseko fabrika bateko elektrizistak erabiltzen zituzten gailuei deitzeko, kableatu konplikatuak egin behaz zituztenean. Denborarekin, errealitate areagotua hainbat gauza desberdinetarako hasi zen erabiltzen, adibidez, bideojokoetarako edo NASA-ko sondak diseinatzeko ere.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errealitate areagotua ondo funtzionatzeko betaurreko edo kasko bat behar duzu, eta horiek birtual gauzak txertatzeko teknologiak ditu. Gainera, aurikular batzuk daude, eta horiek gps sentsore batzuk dituzte, erabiltzailea non dagoen jakiteko. Errealitate areagotua lau zatiz osatuta egon behar du:

  1. Kamara: Mundu errealako argazkiak hartze ditu.
  2. Prozesadorea: Mundu erreala mundu birtualarekin konbinatzen du.
  3. Software: Prozeradorearen lana kudeatzen du.
  4. Pantaila: Konbinazio hori betaurreko edo kaskoen bidez bistaratzen du.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat funtzioetarako erabiltzen da errealitate areagotua, adibidez, bideojokoetarako. Pokemon go eta Minecraft earth dira adibide ezagunenetakoak. Baina errealitate areagoatua ez da erabiltzen beti helburu “dibertigarriekin”: NASA-k, errealitate areagotua erabiltzen du bere sondak diseinatzeko.