Txikipedia:Errubi

Wikipedia, Entziklopedia askea
ERRUBIA

Errubia mineral bat da. Kolore gorriz edo arrosez osaturiko harribitxi bat da. Gorri bizia edo urdin tonua duen gorri kolorea da. Harribitxi nagusienen artean garestienetako, eta arraroenetako bat da.

Harribitxia aurkitzea nahiko zaila da, toki zehatzetan bakarrik dagoelako. Pisuak bere balio eta prezioari eragiten dio. Errubia antzinan ere oso baliotsua izan zen, gobernari eta nobleen harria izan zelako.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errubiak lurralde guztietan ez du itxura berdina eta ez da lurralde guztietan aurkitzen. Eta gainera errubia aurkitu ahal izateko mina berezietan bilatu behar da; adibidez, bauxietatik lortu daiteke.Itxura desberdineko errubiak izan arren, denek dituzte antzekotasunak.. Adibidez Afrikako errubia eta Madagaskarreko errubia ez dira berdinak.

Hau da errubi moten zerrenda: birmaniarra, afrikarra, thailandiarra, tanzaniarra eta madagaskarrekoa.

Propietate kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errubia harri oso bitxia da eta bere balioa ez galtzeko ezin da hainbat produktu kimikoetan nahastu.hau zailegia izan daiteke ulertzeko

Etimotologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errubi hitza  “Ruber” hitzetik dator, latinez gorria esan nahi du. Errubi granateari (Ikatz txikia deitzen zioten latinez), eta ez ziren elkarrengandik bereizten. Errubia eguzkitan jartzean, ikatz sutsuaren antzerako kolore gorri bizia jartzen zitzaionez, antzinako greziarrek “antrax” (“ikatz bizia”) gisa ezagutzen zuten.

Historian zehar izan duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errubiak historia hasi zenetik oso bitxiak izan diren harriak dira. Harribitxiaren jabeari boterea, autoestimua eta konfiantza ezartzen zitzaion, horregatik, gobernari eta noble nagusien harria izan zen. Errubia, mendeetan zehar bere gogortasun bikainagatik tonu gorriagatik eta distiragatik estimatua izan da beti.

Prezioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errubiaren prezioa nahiko garestia da, oso harri bitxia delako eta ez delako oso erraza aurkitzea. Ona hemen prezioen taula bat:

Tratamendua Pisua kilateetan Prezio-tartea
Berunezko beiraren tratamendua Kilate 1 15€ - 18€
Tratamendu termikoa Kilate 1 250€ - 10.000€
Tratamendurik gabekoa Kilate 1 2.000€ - 20.000€