Txikipedia:Eukene Larrarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eukene Larrarte Arteaga

Eukene Larrarte Arteaga 1998ko irailaren 13an Tolosan jaiotako txirrindulari profesionala da. Pista eta karretera modalitateak uztartzen ditu. Espainiako txapelketetan hainbat domin eta Europako txapelketan postu oso onak lortu ditu. Laskorain ikastolan ikasi ondoren, zuzenbide ikasketak egiten ari da Donostiako unibertsitatean.

Nola sortu zitzaion txirrindularitzarako zaletasuna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eukene Larrarte oso kirolaria zen txikitatik eta bazuen bere barnean kirola egitera bultzatzen zuen gogo hori. Oso ondo moldatzen zen kirol desberdinetan, bereziki futbolean. Inoiz ez zuen izan oztoporik egin nahi zuen hori egiteko, bere gurasoek animatu eta lagundu egiten zutelako. Txikitan kirol asko praktikatu zituen, besteak beste, gimnastika erritmikoa. Gerora, 16 urte eduki arte, gutxi gora behera, futbolean aritu zen atezain gisa, baina asteburuetan bere aitarekin bizikletan ibiltzera joaten zen. 16 urterekin futbola utzi eta Ainhoa Artolazabal kirolari profesionalaren taldean bukatu zuen. Gero eta gehiago gustatzen hasi zitzaion eta lan gogor eta esfortzu handiaren ondorioz profesional bihurtu zen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eukene Larrarte hainbat taldetan ibili da, adibidez, NIK izeneko taldean. Dena den, gaur gaurkoz bi talde desberdinetan dago, pistan Gipuzkoa Ogiberri taldean eta errepidean Laboral Kutxan.

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitzaz gain futbolean, atezain gisa jokatzen zuen. Beste kirol batzuetan ere jolasten zen, Gimnasia erritmikan adibidez. Gainera, irakurtzea eta musika entzutea gustuko ditu era berean familiarekin eta lagunekin ibiltzea bere gauza gustokoenetarikoa da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Postua
2016 Espainiako Pista Txapelketa 1.a taldekako jazarpen proban, + Ane Iriarte Lasa + Ziortza Isasi Cristobal + Irene Usabiaga Balerdi
2017 Espainiako Pista Txapelketa 1.a Madison proban + Leire Olaberría Dorronsoro
2018 Espainiako Pista Txapelketa 3.a Omnium proban.
2018 Espainiako Pista Txapelketa 1.a Madison proban.
2018 Espainiako Pista Txapelketa 2.a Taldekako abiadura proban.
2018 Espainiako Pista Txapelketa 3.a Scratch proban.
2019 Espainiako Pista Txapelketa 1.a Omnium proban.
2019 Espainiako Pista Txapelketa 3.a Keirin proban.
2019 Espainiako Pista Txapelketa 1.a Madison proban. + Tania Calvo Barbero
2019 Espainiako Pista Txapelketa 2.a Taldekako abiadura proban. + Tania Calvo Barbero
2020 Espainiako Pista Txapelketa 1.a Madison proban. + Tania Calvo Barbero

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko azaroan, Elite mailako Europako Pista Txapelketan, jazarpen probako lasterketan Espainiako inoizko denborarik onena (4'37''341) lortu zuen Laura Rodrigezekin, Tania Calvorekin eta Ziortza Isasirekin batera, aurretik ezarrita zegoen errekorra ia bi segundotan hobetuz (4'39''183). Aurreko errekorra lasterketa honetan Ia segundo erdian hobetu zuten, 2015ean, Irene Usabiagak, Mar Bonninek, Leire Olaberriak eta Gloria Rodrigezek osatutako taldeak.