Txikipedia:Eunice Newton Foote

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eunice Newton Foote, Eunice Foote izenez ezaguna, 1819-ko uztailaren 17an (Gosh, Connecticut, Estatu Batuetan) jaio zen eta 1888ko irailaren 30ean (Lenox, Massachusetts, Estatu Batuetan) hil zen emakume zientzialaria, asmatzailea, klimatologoa (klima aztertzen duen zientzilaria) eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Thriza Newton eta Isaac Newton ziren. Bere ezkolaguna Elisha Foote zen eta bere bi alabak Mary Foote Henderson eta Augusta Foote Arnold ziren.

Ikasketak eta teoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eunice gaztetan Emma Willard School-era joan zen, eta bertan zientzia, fisika espezifikoki ikasi zuen. (Fisika zientzia zehatza da, eta unibertsoak nola funtzionatzen duen aztertzen du.)

Ikasketa baliotsuekin, teoria garrantzitsu asko asmatu zituen, oso arrakastatsuak izan zirenak, adibidez:

CO2-ak beroa ematen duela atmosferan, atmosferak CO2 (guk arnasa hartzen dugunean botatzen duguna hau da izenez karbono dioxido) asko zuela eta beste askoren hartean maila altuenak atmosferan kokatuta zeudela.

Ikerketak eta asmakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria guzti hauek praktikan jartzeko eta egia zirela zihurtatzeko ikerketa ugari egin zituen baina bere azkenengo ikerketa hau izan zen; 1858an egin zuen azken ikerketa dokumentatua, gasen ezaugarri elektrikoei buruzkoa izan zen. Esan beharra dago berak berotegi efektua deskubritu duela, asmatu.