Edukira joan

Txikipedia:Euskal Irrati Telebista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eitb-ren logoa

Euskal Irrati Telebista edo EITB Euskal Autonomi Erkidegoko telebista eta irrati erakunde publikoa da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpekoa da, eta EITB Media S.A.U-rekin batera EAEko komunikazio hedabideen taldea osatzen du.

Gaur egun, Andoni Aldekoa de la Torre da EITBren zuzendaria 2020tik geroztik.[1]

EITBren Bilboko 'Bami' eraikin nagusia

Kateak eta hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emanaldiak euskaraz dira ondorengo kateetan:

Emanaldiak gazteleraz dira kate hauetan:

Historia eta egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an, Eusko Legebiltzarrak EITBren sorkuntza onartu zuen, euskara bultzatzeko asmoz. Hasieran, egoitza Iurreta-n finkatu zen, baina 2007tik Bilbon du egoitza, Bami izeneko eraikinean. Barruan, 300 pertsonentzako lekua duen erredakzio-gela bat dago, Espainiako handiena. Donostian ere Miramongo instalazioak ditu, eta Gazteizen eta Iruñean ere egoitzak ditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Andoni Aldekoa aukeratu dute EITBko zuzendari nagusi» EITB 2020-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. «Egoitzak eta korrespontsaliak» eitbtaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).