Txikipedia:Euskal pilota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal pilota bat

Euskal pilota edo pilota jokoa Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal pilota XVI. mende inguruan sortu zen. Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan (pilota soroetan, soropiletan) aritzen ziren denbora pasa. Euskal Herrian, antzinan zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin, erdian sare bat jarri (Bote luzean aritzean, sarerik gabe aritzen ziren), eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zen. Gaur egungo tenisaren egitura bera, baina eskuz jokatzen zuten. 1900. urtean olimpiar jokoetan, Parisen euskal pilota jokatu zen.

Munduan barrena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal pilotaren urrezko garaia izan zen, mundu guztira zabaldu zenean: Londres, Kairo, Jakarta eta Tianjin hiriak haien pilotalekua izan zuten, baina ezagunagoak dira Amerikako Estatu Batuetakoak, Hego Amerikakoak eta Europako beste asko.

Pilota jokoko osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota lekuko osagaiak
Pilotari bat palarekin

Pilotan aritzeko, pilotariak, pilota jokatzeko leku bat eta pilota behar dira; eta, joko aldaeraren arabera, pilota jotzeko tresna bat behar da, adibidez, pala edo zerbait antzekoa. Pilota, pilotaleku izeneko laukizuzen batean jokatzen da. Antzina, pilotalekuak belar soroak ziren, hormarik gabe; gero, plazak, oraindik hormarik gabe; eta, gaur egun, gehienek horma bat, bi edo hiru dituzte. Pilotaleku hormadun horiek 10 metroko altuera dute, 10-11 metro zabal eta 30-54 metro luze izaten dira.

Jokoaren aldaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan gehien jolasten den pilota mota esku huskako pilota da. Jokoaren mota jokalekuak bereizten du eta espezialitatea, jokatzeko modua. Jokoak bi modutan sailkatzen dira: Luzekoak eta zeharkakoak, eta haien barruan mota gehio daude:

Luzeko joko motak:

Bote-luzea

Errebotea

Laxoa

Pasaka

Zeharkako joko motak:

Erremontea

Esku huska

Pala

Trinketa

Xarea

Zesta punta

Joko garbi

Euskal Pilotako Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arruntena bi edo lau pertsonak jokatzea da (binaka edo banaka).
  • Alde bat gorria da, eta haren aurkaria urdina.
  • Sakea ona izateko frontisa jo ondoren “motz” jartzen duten eta “pasa” jartzen duten marren artean errebotatu behar du, ez bada ondo ateratzen sakatu duenak bigarren sake bat izango du.
  • Puntua lortzen da beste jokalariak/taldeak:
  • Ez badu pilota frontisaren txaparen gainetik botatzen.
  • Pilota jo aurretik bote bat baino gehiago egiten baditunean.
  • Pilotak frontisa ukitu ondoren botea marraren kanpoaldean egiten badu.
  • Buruz buruko txapeldunak, beti gorriz jokatzen du, bestela, jokalari zaharrena izango da gorria.
  • Binaka jokatuz gero, bikoteko batek aurrean jolastuko du, eta bestea atzean.
  • Nork atera behar duen erabakitzeko zozketa egiten dute, alde bat urdina eta bestea gorria duen metalezko xafla biribil batekin gehienetan.
  • Esku pilotako partida gehienak 22 puntutarakoak izaten dira.

Pilotari ospetsuak XVIII. eta XIX. mendeetakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarko Txikito

Pilota txapelketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku huskakoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Esku huskako binakako pilota txapelketa nagusia.

-Esku huskako buruz buruzko pilota txapelketa nagusia

-Esku huskako Lau eta erdiko pilota txapelketa nagusia

-Esku huskako trinketeko buruz buruko pilota txapelketa nagusia.

Munduko pilota txapelketak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko XVI. Pilota txapelketa[1][2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal pilota. 2023-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  2. «Modalitateak eta arauak» klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
  3. Blogak.eus. «Esku pilotaren funtsezko arauak» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).