Edukira joan

Indalecio Sarasketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eibarko txikito» orritik birbideratua)
Aizpiri Txiki
Izen osoa: Indalecio León Sarasketa Uriarte
Jaiotza data: 1860ko maiatzaren 22a
Jaioterria: Durango ( Bizkaia)
Heriotza data: 1900eko apirilaren 1a (39 urte)
Heriotza herria: Eibar ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:
Debutatze data: 1876ko uztailaren 26a
Debutatze pilotalekua: Astelena pilotalekua
Erretiratze data: 1886[1]

Indalecio León Sarasketa Uriarte, pilota arloan Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito deitua (Durango, 1860ko maiatzaren 22a - Eibar, Gipuzkoa, 1900eko apirilaren 1a), esku huskako, palako eta zesta puntako bizkaitar pilotaria izan zen.

Durangon jaioa, gurasoak eibartarrak zituen, Mandiolako Aizpiri baserrikoak (Victor Sarasketaren lehengusua zen). Oso gazte jokatu zuen lehenbiziko partida: 1876ko uztailaren 26an, Eibarren, hamasei urte zituela, sasoi hartan pilotaririk onenetarikoa zen Markinako Laba apaizaren kontra.

Euskal Herri osoan, Bartzelonan eta Madrilen ospea lortu ondoren, Argentinara joan zen. Bertan, Paysandu txapeldunari irabazi zion 1884an eta oso famatu bilakatu zen.[2]

Antonio Peña kazetariak honela deskribatu zuen 1892ko La Pelota y los Pelotaris liburuan :

« Ezagutu eta miretsi ditudan pilotarien artean liluragarriena, artistena eta famatuena. Euskal Herriko joko hori berritu eta inoiz inork ez bezalako altuerara goratu zuela esan daiteke.[3] »


1894an etxera itzuli zen. Eibarren hil zen, 1900eko apirilaren 1ean, tuberkulosiak jota.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]