Jakarta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jakarta
Jakartako armarria
Administrazioa
Estatua  Indonesia
Hiriburua Erdialdeko Jakarta
Geografia
Koordenatuak 6° 10′ 00″ S, 106° 48′ 00″ E / 6.1666666666667°S,106.8°E / -6.1666666666667; 106.8Koordenatuak: 6° 10′ 00″ S, 106° 48′ 00″ E / 6.1666666666667°S,106.8°E / -6.1666666666667; 106.8
Jakarta Special Capital Region in Indonesia (special marker).svg
Azalera 664 km²
Demografia
Biztanleria 9.992.842 biztanle (2014[1])
Dentsitatea 15.049 bizt/km²
Informazio gehigarria
http://www.jakarta.go.id/

Jakarta[2][3], ofizialki Jakarta hiriburuko eskualde berezia (indonesieraz: Daerah Khusus Ibukota Jakarta edo DKI Jakarta), Indonesiako hiriburua da, Java uhartean kokatua. 664 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 9.992.842 biztanle zituen[1]. Metropoli-eremuan 30.214.303 pertsona bizi ziren 2010ean[4]. Herrialdeko gune politiko, ekonomiko eta industriala da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakartak klima montzonikoa du (Am) Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Halim Perdanakusuma aireportua, Jakarta; tenperatura: 1924-1994, prezipitazioa: 1931-1994)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 33.3 32.8 33.3 33.3 33.3 33.3 34.4 35.6 35.6 35.6 35.6 33.9 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 28.9 28.9 29.4 30.0 30.6 30.0 30.0 30.6 31.1 31.1 30.6 29.4 30.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.1 26.1 26.4 27.0 27.2 26.7 26.4 26.7 27.0 27.2 27.0 26.4 26.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20.6 20.6 20.6 20.6 21.1 19.4 19.4 19.4 18.9 20.6 20.0 19.4 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23.3 23.3 23.3 23.9 23.9 23.3 22.8 22.8 22.8 23.3 23.3 23.3 23.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 299.7 299.7 210.8 147.3 132.1 96.5 63.5 43.2 66.0 111.8 142.2 203.2 1816
Eguzki orduak 189 182 239 255 260 255 282 295 288 279 231 220 2975
Hezetasuna (%) 85 85 83 82 82 81 78 76 75 77 81 82 80.6
Iturria (1): Sistema de Clasificación Bioclimática Mundial[5]
Iturria (2): Danish Meteorological Institute (hezetasuna eta eguzki orduak)[6]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V. mendean, Kalapa itsasportu txiki bat zen mendi baten ondoan, Ciliwung ibaiaren ertzean. XII. mendean, Sondako Erresuma hinduko portu handiena zen. Portugaldarrak izan ziren lehen europarrak bertara heltzen. XVI. mendean, Fatahillah gerlari gazteak eraso zuen herria, eta Djakarta izendatu zuen, Kalapa jatorrizko izena ordezkatuz. 1619. urtean, herbeheretarrek Batavia sortu zuten Djakarta izeneko herrian. Herbehereekin izaniko salerosketa harremanek aberastu zuten hiria XVII-XVIII. mendeetan. Ingelesen esku geratu zen 1811tik 1814ra. Matxinada nazionalista bat izan zen 1926. urtean. Japoniarrak jabetu ziren hiriaz 1942an, baina independentzia lortu zuten 1945ean.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakartaren ikuspegia Merdeka plazatik
Jakartaren ikuspegia Merdeka plazatik

Indonesiako banaketa administratiboan, Jakarta estatus bereziko probintzia da (DKI Jakarta), eta 5 hiri (indonesieraz: kota) eta erregeordetza (indonesieraz: kabupaten) batean banaturik dago:

Jakartako hiri eta erregeordetzak
Hiria/Erregeordetza Eremua (km²) Biztanleria (2010) Biztanleria (2014) Biztanle dentsitatea (bizt/km²)
2010ean
Biztanle dentsitatea (bizt/km²)
2014an
Hego Jakarta (Jakarta Selatan) 141.27 2,057,080 2,164,070 14,561 15,319
Ekialdeko Jakarta (Jakarta Timur) 188.03 2,687,027 2,817,994 14,290 14,987
Erdialdeko Jakarta (Jakarta Pusat) 48.13 898,883 910,381 18,676 18,915
Mendebaldeko Jakarta (Jakarta Barat) 129.54 2,278,825 2,430,410 17,592 18,762
Ipar Jakarta (Jakarta Utara) 146.66 1,645,312 1,729,444 11,219 11,792
Seribu uharteak (Kepulauan Seribu) 8.7 21,071 23,011 2,422 2,645

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazio eta merkataritza hiria da, batez ere. Eskulangile eta industria berri ugari: metalurgia, ehungintza, kimika, eta beste. Herrialdeko portu nagusia da, eta nazioarteko aireportua du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakarta Aldatu lotura Wikidatan