Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez Dok Amairu

Ez Dok Amairu taldeko kide batzuk, Atahualpa Yupanqui abeslari argentinarrarekin.

Ez Dok Amairu («Ez Dago Hamahiru» esan nahi du) euskararen eta euskal kulturaren alde aritu zen talde bat izan zen. 1965ean sortu zen, eta 1972an desegin.
Talde horretako kideak artistak ziren, abeslari eta idazleak, nagusiki.
Helburua euskal kultura suspertu eta berritzea zen, Francoren diktaduraren garai hartan oso baztertua baitzegoen.

Nondik atera zuten izen hori?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairuren gaineko bideo azalpena.


Taldeak «San Martinen estutasuna» ipuin herrikoitik hartu zuen izena; ipuinaren amaiera aldera ageri den esalditik, zehazki: «Ez dok amairu» (ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena.
1971n, Benito Lertxundik Ez dok amairu izeneko diskoa atera zuen; besteak beste, «Zenbat gera» eta «Urak dakarrena» abesti ezagunak zekartzan.
1972an, desegin egin zen taldea. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute, eta erreferentzia bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.

Taldeko kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]