Jose Angel Irigarai
Jose Angel Irigarai | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1942ko urriaren 9a (82 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Aingeru Irigarai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, medikua eta idazlea |
Kidetza | Ez Dok Amairu |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera narrazioa |
![]() ![]() ![]() ![]() |

Jose Angel Irigarai Imaz (Iruñea, 1942ko urriaren 9a) euskal idazle eta poeta da. Aingeru Irigarai mediku eta idazle euskaltzalea zenaren semea da eta Fermin Irigarai "Larreko" zenaren biloba. Erroak beraz Auritzen ditu, eta aspaldian Donostian bizi da.
Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da (Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat Euskara Elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa...). Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta bereziki poesia.[1][2]

Ohorezko euskaltzaina (2010)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010 urtarrilaren 29an beste hauekin batera: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete. [3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gauerdiko ele galduak (1985, Elkar)
- Denboraren mugan (2005, Pamiela)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskera eta Nafarroa (1973, Egilea editore)
- Euskara bizitzaren kenkan. Orekaren mintzoa (1988, Pamiela)

Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kondairaren ihauterian (1978, GAK)
- Bizi minaren olerkian (1986, Pamiela)
- Urdinkara (1995, Pamiela)
- XX. mendeko poesia kaierak - Jose Angel Irigarai (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Joan-jinaren labirintoan (2002, Pamiela)
- Zeharbidetan (CD-liburuttoa, Antonio Breschirekin batera) (Arteola-Pamiela, 2004)
- Isiltasunaz hunatago (Pamiela, 2020)[1]
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hitzak. (Paroles, Jacques Prevert, 1946) [5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Irigarai, Jose Angel. «Jaia eta sozietatea» Berria (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ Irigarai, Jose Angel. «Joxan Lizarribarren argia» Berria (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ Berria. «Diplomak eman dizkiete beste hamaika ohorezko euskaltzaini» Berria (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ «Irigarai Imaz, Jose Angel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-10-02).
- ↑ Mercero, Imanol. «Sen poetikoa ote duzu?» Berria (kontsulta data: 2020-12-13).