Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Jorge Oteiza

Jorge Oteiza
Jorge Oteiza
Datu pertsonalak
Izen osoa Jorge Oteiza Enbil
Jaio 1908ko urriaren 21a
Endaia etxea, Orio
Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 2003ko apirilaren 9a
Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Sinadura
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu taldearen gaineko azalpen bideoa.

Jorge Oteiza Enbil (1908ko urriaren 21a, Endaia etxea, Orio, Gipuzkoa2003ko apirilaren 9a, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Txillidarekin batera, XX. mendeko euskal herritar eskultorerik garrantzitsuena da.

XX. mendeko hainbat lan esanguratsu egin zituen, baita Euskal Herritik kanpo ere. Esperimentazioan sinisten zuen eta arteak gizartea aldatzeko gaitasuna duela esaten zuen.

Euskal Herriko hainbat pentsalari, artista eta arkitektorengan eragin handia izan du, "euskal arima" berreskuratzea izan baitzuen helburu. Bere lana espazioan oinarritu zuen, bolumenaren eta espazioaren arteko harremana pentsatuz. Horretarako, karratuak eta esferak erabili zituen. Haren lana konstruktibismotik abiatu zuen, baina gero minimalismoaren sortzaileetako bat bilakatu zen.

Oteiza Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora askoan EAEko agintari eta erakundeekin harreman txarrak izan zituen eta, horregatik, 1992an bere obra guztiak Nafrarroako herriaren esku utzi zituen. Ordurako bere etxea museo bihurtzeko asmoa bazuen. Museoaz gainera Fundazio bat sortuko zuen, bere ondare guztiak gorde, sailkatu eta euskararen ikerketarako zentro bat sortzeko.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Oteiza