Txikipedia:Xabier Lete

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ez Dok Amairu taldearen gaineko azalpen bideoa.

Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - Donostia, Gipuzkoa, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazlea, poeta, kantaria eta politikaria izan zen.

Oso ezagunak diren abesti batzuk bereak dira, esate baterako: Xalbadorren heriotzean ("Adiskide bat bazen benetan bihozbera..."), Nafarroa arragoa, Errota zaharra ("Errota zahar maitea, uraren ertzean..."), Izarren hautsa ("izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai..."), edo Gizon arruntaren koplak ("Kantatzera noazu bertso bat edo bi, herenegun jarriak gizon arruntari...").

Gazte hasi zen idazten eta Zeruko Argia aldizkarian artikuluak idatzi zituen. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera Ez Dok Amairu taldea sortu zuten. Hasieran laguntzearren hasi zen emanaldietara joaten, abesteko asmorik gabe, harik eta egun batean kantatzerik ez zuen taldekide baten hutsunea bete behar zuen arte. Horrela hasi zen Leteren kantari ibilbidea. 1972. urtean Ez Dok Amairu taldea desegin zen; halere, Letek bere emazte Lourdes Iriondorekin batera kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia (Egunetik egunera orduen gurpillean), eta azkena 2008an (Egunsentiaren esku izoztuak). 2009ko urriaren 27an bere azken poesia-liburu horrengatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. Lehenago, 2005ean, bere emazte zena Lourdes Iriondo hil zen gaixotasun larri baten ondorioz. 2009ko apirilean Jakiunde zientzia, arte eta letren akademiako kide izendatu zuten; eta 2010ean, ohorezko euskaltzain. Urte berean hil zen, abenduaren 4an, bera ere gaixotasun larri baten ondorioz.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak:

  1. a b c d e f g h i j k l m Txirritaren bertsoak
  2. Lluis Llach kataluniar kantautorearen Vaixell de Grècia abestiaren euskarazko moldaketa
  3. Julen Lekuonaren olerkia
  4. Lizardi
  5. Bernat Etxepare
  6. Egile ezezaguna

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antzerkia deusetik izatera. 1977, Itxaropena.
  • Gabon, Txirrita. 1982, Aztarna.

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Koldo Izagirre: Elurra ikusi dut. Elkar poesia, 2017, 304 or. ISBN: 978-84-9027-588-7. Liburu honetan Izagirrek Xabier Letek Biziaren ikurrak liburuan jasotako zenbait plagio azaltzen du.