Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezpel arrunt

Ezpel arrunta

Ezpel arrunta (Buxus sempervirens), zuhaixka bat edo zuhaitz txiki bat da, jatorriz Europakoa, Afrikakoa eta Asia hego-mendebaldekoa da, eta bertan modu basatian hazten da gune sasitsuetan, muinoetan eta bestelako lur lehor eta harritsuetan, eta gure inguruari dagokionez, Euskal Herriko mendi askotan ikusi dezakegu. Altuera eta zabalera ezberdinekoak izan daitezke. Itzala nahiago du, baina eguzki argia ongi jasaten du, hezetasun nahikoa badu. Ondo drainatutako lurzoruak nahiago ditu, lurzoru aberatsak… baina inoiz ez ur askoko lurzoruak. Negu freskoa behar du, ondo jasaten ditu izozteak, haizea eta lehortea. Era egokian moztu daiteke, ondo jasaten duelako, eta neguan ez ditu hostoak galtzen. Suaren ondoren anduitik atera daiteke. Historian zehar, oso erabilia izan da mota ezberdinetako jardinen parte izateko eta hauek apaintzeko.


Zein atal ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

600 urte bizitzera heldu daitezke eta salbuespen bezala, 12 metroko altuera izan dezakete naturan hazten badira, jardinetan hazteko kasuan, 2 eta 3 metro bitarteko altuera izango dute gutxi gorabehera.

Zuhaitz gehienak egitura berdina dute. Ezpel arruntari dagokionez, zuhaitz gehienen bezala, hostoez, adarrez, enborraz, sustraiez… osaturik dago. Adarrak aldeetarantz, gorantz edo beherantz haz daitezke. Zurtoinei erreparatuz, hostoak ematen dituen landare-ardatzaren atalak dira eta ale gazteen azal leunez estalita daude .Kolore marroi edo grisekoak izan daitezke, enborra bezala. Hostoei dagokionez, hosto bakunak eduki ohi dituzte, nahiko txikiak eta txorten laburrekoak dira. Hauek, gainaldetik berde ilunak eta distiratsuak dira eta behe aldetik mateak eta zurbilagoak izaten dira. Horrez gain, lore txikiak izaten dituzte zuhaitz mota hauek.

Nola elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ezpel arruntaren organo guztiek giza osasunean arazoak sor ditzaketen substantziak dituzte, bere toxikotasun maila dela eta. Hala ere, gaixotasun edo infekzioak sendatzeko erabili daiteke, gibeleko gaixotasunak eta malaria hain zuzen ere.

Gainerako zuhaitzak bezala, ezpel arrunta autotrofoa da, hau da, haien elikagaia ekoizten du fotosintesiaren bitartez. Landareek elikagaia lortzeko duten modua da, eta materia ez-organikoa (ura, karbono dioxidoa), eguzki-argia eta klorofila kloroplastoetan daude, eta, horrela, elikagaia lortzen dute, eta oxigenoa askatzen dute atmosferara.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Bere egurraren gogortasunaren ondorioz, tresna askotarako erabilia izan da. xakeko piezetarako, mahai-tresnetarako… eta Euskal Herrian, bere egurrarekin esferak egiten ziren, esku-pilotan pilota bezala erabiltzeko.

Ezpel arruntak, beste hainbat landarek bezala, ugalketa asexualaren bidez ugaltzen dira, hau da, bere kabuz ugaldu daiteke, beste ezpel arrunt baten beharrik gabe. Honen hazkuntza oso motela da, hori dela eta, oso gutxitan hazten da hazitik. Ingurune natural eta basatian ere, estoloien bidez ugaltzen da.

Zein gaixotasun izan ditzake?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz honi euli txiki batek eraso diezaioke. Honek, bere arrautzak uzten ditu hostoetan. Hauek kentzeko, hostoak moztu behar dira eta zati lehorrak erre, gainerako guztia ez kutsatzeko. Espezie honek onddoen erasoa ere jasaten du, hostoetan eta adarretan kolore arrosa edo gorri biziko pustulak sortuz. Beste onddo batzuek hostoen erorketa eragiten dute eta hauei bolatxo zuri eta txikiak irteten zaizkie.

Gehiago jakin nahi duzu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«EZPELA, hegal harritsuetako zuhaiska» Zientzia.eus: https://zientzia.eus/artikuluak/ezpela-hegal-harritsuetako-zuhaiska/