Txikipedia:Florence Griffith-Joyner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florence Griffith-Joynerren argazki hau Estatu Batuetako alkatearekin ateratakoa da
Florence Griffith-Joynerren argazki hau Estatu Batuetako alkatearekin ateratakoa da

Florence Griffith-Joyner 1959an jaio zen Los Angelesen (Kalifornia, Estatu Batuak) eta 1998an hil zen Mission Viejon (Kalifornia, Estatu Batuak) garuneko gaixotasun batengatik 38 urte zituela.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urterekin hasi zen lasterketetan parte hartzen. Hogei urte zituela, atletismoa utzi behar izan zuen, familia aurrera atera ahal izateko. Baina, Bob Kersee entrenatzaile ospetsuak beka bat lortu zion UCLA Unibertsitaterako.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an, Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina lortu zuen 20 metroko lasterketan[1]. Florence Griffith oso ezaguna egin zen bere makillaje ikusgarriarengatik, eta, batez ere, zerabiltzan azazkal izugarri luzeengatik. 1987an, Erromako Munduko Txapelketan, zilarrezko domina lortu zuen. Ben Johnson lasterkariaren gomendioz, giharrak indartzeko programa trinko batean parte hartu zuen, eta programa hura bukatuta, sekulako markak lortu zituen: 10.49 segundo 100 metrotan[2] (gizonezko askoren marka hoberenetik gora), Seuleko Olinpiar Jokoetarako hautaketa probetan. 1988an, Seulen,  100 metro, 4 x 100 eta 200 metroko lasterketak irabazi zituen[3], baina. Hurrengo urtean bertan erretiratu zen, mediku kontrol derrigorrezkoak ezartzeko bezperetan.

Atletismoa utzita, arropa-diseinatzaile gisa hasi zen lanean, eta haurrei laguntzeko programa askotan parte hartu zuen.

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesio bat izan zuen eskuineko zangoan eta bertan behera utzi izan behar zuen Atlantako Olinpiar jokoa, Horrez gain lasterketa bat irabazi ondoren dopatzeaz akusatu zioten eta beraren lorpenak arriskuan egon ziren

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Codocea, Mauricio. (2020-09-21). «Florence Griffith-Joyner: los récords que deslumbraron al mundo y una muerte "joven", misteriosa y llena de sospechas» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) Codocea, Mauricio. (2020-09-21). «Florence Griffith-Joyner: los récords que deslumbraron al mundo y una muerte "joven", misteriosa y llena de sospechas» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Los récords del mundo más emblemáticos que quieren borrar del atletismo» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).