Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (ingelesez: University of California, Los Angeles), baita UCLA ere, Los Angelesko Westwood auzoan kokatuta dagoen unibertsitate publikoa da. Estatuko hiriburuan kokaturik, Kaliforniako Unibertsitatea osatzen duten hamar campusetako bat bada. Bere irakasle, ikasle eta ikerlariek 15 Nobel Sari lortu dituzte (ikasleek bakarrik: 7).
1919an sortua, Kaliforniako Unibertsitateko sistemako hirugarren campusik zaharrena da. Gradu eta graduondoko 337 programa eskaintzen ditu espezialitate ugaritan. 29.000 ikasle inguruko eta 13,000 graduondoko ikasleekin, UCLA da Kaliforniako estatuko ikasle kopuru handiena duen unibertsitatea eta Estatu Batuetako unibertsitaterik ezagunena, 105.000 eskaera baino gehiagorekin 2014ko udazkeneko ikasturterako.[1]
2013an, UCLA lehen aldiz Estatu Batuetako unibertsitate publiko selektiboena bihurtu zen, UC Berkeley gaindituz, onarpen-tasa gutxi gorabehera 10 eskaerako 2 izanik .[2] 2022an, UCLA mundu mailako TOP 3an kokatu zen QS Graduate Employability Ranking-ean,[3] eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) eta Stanford Unibertsitatea zentroek bakarrik gaindituta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1881eko martxoan, estatu-legebiltzarrak Kalifornia hegoaldeko beharrak beteko zituen irakasleentzako eskola bat sortzea baimendu zuen. Jatorrizko konplexuak lehen hezkuntzako eskola bat zuen, non entrenamenduan ari ziren irakasleek beren ezagutzak praktikatu ahal izango zituzten. Hala ere, instalazio horiek ez ziren nahikoak izan eta 1914an eskola lekuz aldatu zen.
Herritarren babespean, 1919an Hegoaldeko Kaliforniako Maisuen Eskola Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen bihurtu zen. Instituzioari unibertsitate izaera eman zion legedi berak eman zion Unibertsitateari zientziak eta literatura-lizentziaturak entregatzeko ahalmena.
1920ko hamarkadaren erdialdean, unibertsitatea hain azkar hazten ari zenez, campus berri bat eraiki behar izan zuten. Oraingoan, Los Angeleseko gune esklusibo batean kokatuko litzateke, Beverly Hills eta Bel Air ondoan. Hurrengo hamarkadan, unibertsitateak emandako lizentziaturak eta maisutzak hedatu egin ziren. 1934an, William Andrew Clark hil ondoren, UCLAk dohaintza bat jaso zuen, gaur egun ikusten den liburutegi-sistema eraikitzeko.
Campusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1929an, UCLAk bere campus berria inauguratu zuenean, lau eraikinek osatzen zuten: Royce Hall, Haines Hall, Powell Library eta Kinsey Hall (orain Giza Zientzien Eraikina). Gaur egun, kanpusak 167 eraikin ditu 419 akreko eremuan (1,7 km²). Arloari dagokionez, UCLA Kaliforniako Unibertsitatea sistema osatzen duten hamar unibertsitateetatik bigarren txikiena da.
Campusean lorategi kulturalak, iturriak, museoak eta estilo arkitektonikoen nahasketa daude. Informalki, Iparraldeko Campusa eta Hegoaldeko Campusa ditu, biak ere unibertsitateak duen lurraren ekialdean. Iparraldeko Campusa unibertsitatearen jatorrizko zatia da, eraikinen arkitekturak antzinako estiloa du, adreilu italiarrarekin. Iparreko Campusean arteekin, humanitateekin, gizarte-zientziekin, legeekin eta negozio-eskolekin lotutako fakultateak daude. Hegoaldeko Campusa zientzia fisikoetan, bizitza-zientzietan, ingeniaritzan, psikologian, matematiketan, osasun-zientzietan eta UCLAko Ronald Reagan Zentro Medikoan oinarritzen da.
Campusak 24,000 aparkaleku ditu, eta garraio jasangarriko programa ezagun bat garatzen du. Programa honetako elementuak mikrobusak, BruinBus izeneko bus-sistema, ibilgailuak partekatzen dituztenentzako deskontuak eta Los Angeleseko garraio-sistema publikoan (Santa Monicako Big Blue Bus eta Culver City Bus) laguntza batzuk dira.
Hezkuntza maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]David Geffen Medikuntza Eskola, Erizaintza Eskola, Odontologia Eskola eta Karin Fielding Osasun Publikoko Eskola dira osasun zientzien eskola profesionalak. Kaliforniako Nanosistemen Institutua Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaranekin batera sortutako beste proiektu bat da, nanoteknologiaren arloan berritzeko helburuarekin.[4]
UCLAko Ronald Reagan Zentro Medikoa UCLAko Osasun Sistemaren parte da, eta Santa Monicako ospitale bat eta Los Angeleseko konderriko beste hamabi klinika ere baditu. Gainera, David Geffen Medikuntza Eskolak konderriko bi ospitale erabiltzen ditu irakaskuntza zentro gisa, baita Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko ospitale pribatu handiena ere (Cedar-Sinai Medical Center). 1981ean, UCLAren Zentro Medikoak historia egin zuen Michael Gottliebek, medikuntzako irakasle batek, gerora HIESa deitu zioten gaixotasun ezezagun bat diagnostikatu zuenean. UCLAko ikertzaile medikoak ere aitzindariak izan dira garunaren funtzionamendua aztertzen.
Mundu mailan, munduko 12. unibertsitatea da.[5] Estatu Batuetako Ikerketa Nazionaleko Kontseiluak aztertutako 36 doktorego-programetatik, UCLAk 31 zituen lehen 10etan sailkatuta, kalitate akademiko osoari dagokionez, eta, guztira, hirugarren postua lortu zuen Estatu Batuetan. Gainera, 8 milioi liburuki baino gehiago dituen UCLAko liburutegia herrialde horretako hiru onenen artean dago.
Henri Samueli Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Eskola (HSSEAS, ingelesezko sigletan) Estatu Batuetako 10 onenen artean dago. 28 programa akademiko eskaintzen ditu, eta espazio-esplorazioaren, hari gabeko sentsore-sistemen eta nanoteknologiaren eremuetan kanpotik finantzatutako zortzi ikerketa-zentro biltzen ditu. HSSEAS ezaguna da Internet sortu zen tokia izateagatik, bertatik bidali baitzen lehen mezua Stanfordeko Unibertsitatera. Eskolak herrialdeko onarpen-ehuneko txikienetakoa du, % 16.1 2013rako, eta Estatu Batuetako ingeniaritza-fakultate selektiboenetako bat da.[6]
Anderson Administrazio Eskolak negozio-administrazioko masterrak (MBA) eta doktoregoak eskaintzen ditu. Hainbat argitalpenen arabera, nazioko eta munduko administrazio-eskolarik onenetako bat da.[7][8]
Liburutegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UCLAko liburutegien sistemak zortzi milioi liburu baino gehiago ditu hamabi liburutegitan, beste eraikin batzuetan, irakurketa-geletan eta ikerketa-zentroetan. Estatu Batuetako hamalaugarren liburutegirik handiena da liburu kopuruagatik.[9]
Lehen liburutegia, orain Powel Liburutegia bezala ezagutzen dena, 1884an sortu zen. 1910ean, Elizabeth Fargo unibertsitateko lehen liburuzaina izan zen. 1944an, Lawrence Powell liburuzain izendatu zuten, eta birmoldaketak eta aldaketak egiten hasi zen, Liburutegi Zerbitzuen Eskolako zuzendaria izateko. Page Ackerman izan zen beste pertsonaia garrantzitsu bat, 1973an UCLA bezalako sistema handi bateko lehen emakume bibliotekaria izan zena. Berak administrazio-sare berri bat sortu zuen, Kaliforniako Unibertsitate sistemako gainerako unibertsitateen arteko koordinazioa hobetzeko.[10]
Onarpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]US News & World Report enpresak "oso selektibotzat" jotzen du UCLA. Kaliforniako Unibertsitatearen sistemaren onarpen-ehuneko baxuena duen unibertsitatea da. Eztabaida handienetako bat ikasle afroamerikarren eta latindarren onarpenen murrizketa da, bereziki 209. Proposizioa onartu zenetik, zeinak arraza-, sexu- edo etnia-diskriminazioa debekatzen duen erakunde publikoetan. Arazo hori arintzeko neurri gisa, UCLAk erabaki zuen onarpen-sistema prozesu integralago batera aldatzea 2007tik.[11]
Merezimendu akademikoen bidez beste unibertsitate batzuetatik transferitutako ikasleak azken 15 urteetan UCLA-n trebatutako profesionalen zati handi bat dira, eta unibertsitateak emandako graduen heren bat, gutxi gorabehera, transferitutako ikasleek lortu zituzten. 2013ko udazkenerako lehen urtean onartutako ingeniaritza-ikasleek 4.40ko batez besteko GPA haztatua zuten, 2150eko SAT konbinatua (680 Irakurketa Kritikoan, 760 Matematikan eta 710 Erredakzioan) eta 790eko batez bestekoa SAT Matematikoan.[12]
Fakultate eta eskolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitateak bost fakultate eta graduaurreko eskola ditu:
- Letren eta Zientziaren Fakultatea (College of Letters and Science)
- Arteen eta Arkitekturaren Eskola (School of the Arts and Architecture)
- Hezkuntza eta Informazio Zientzien Eskola (School of Education and Information Studies)
- Henri Samueli Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuko Eskola (Henry Samueli School of Engineering and Applied Science)
- Herb Alpert Musika Eskola (Herb Alpert School of Music)
- Antzerki, Zinema eta Telebista Eskola (School of Theater, Film and Television)
- Erizaintza Eskola (School of Nursing)
- Luskin Herri Arazoetarako Eskola (Luskin School of Public Affairs)
Eta graduondoko zazpi eskola:
- Hezkuntza eta Informazio Zientzien Graduondoko Eskola (Graduate School of Education and Information Studies)
- Zuzenbide Eskola (School of Law)
- Anderson Negozio Eskola (Anderson School of Management)
- Luskin Herri Arazoetarako Eskola (Luskin School of Public Affairs)
- David Geffen Medikuntza Eskola (David Geffen School of Medicine)
- Odontologia Eskola (School of Dentistry)
- Jonathan eta Karin Fielding Osasun Publikoko Eskola (Jonathan and Karin Fielding School of Public Health)
- Erizaintza Eskola (School of Nursing)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://newsroom.ucla.edu/portal/ucla/diversity-on-the-rise-in-fall-249863.aspx
- ↑ http://articles.latimes.com/2013/apr/18/local/la-me-ln-ucla-freshman-applicants-public-college-20130418. UCLA receives most freshman applications of any U.S. public college. Los Angeles Times. 2013
- ↑ (Ingelesez) «QS Graduate Employability Rankings 2022» Top Universities 2024-06-19.
- ↑ about-us. .
- ↑ .shanghairanking.com. .
- ↑ https://web.archive.org/web/20131214150453/http://www.seasoasa.ucla.edu/azadeh/2013-12-4%20UCEE%20for%20OASA.pdf Henri Samueli School of Engineering and Applied Science. Admission, Enrollment and Degree Statistics. Fall 2013.
- ↑ https://web.archive.org/web/20120324142224/http://grad-schools.usnews.rankingsandreviews.com/best-graduate-schools/top-business-schools/mba-rankings Best Business Schools. US News & World Report
- ↑ http://www.businessweek.com/bschools/rankings/ Top Business Schools. Bloomberg Businesweek.
- ↑ http://www.ala.org/tools/libfactsheets/alalibraryfactsheet22 American Library Association
- ↑ http://newsroom.ucla.edu/portal/ucla/Obituary-Page-Ackerman-Former-6884.aspx?RelNum=6884 artxibatua 2013 ko azaroaren 11an Wayback Machinen.. Page Ackerman, Former University Librarian. UCLA Newsroom
- ↑ http://chronicle.com/article/UCLA-Adopts-Holistic-Model/37637. UCLA adopts "Holistic" Model in Admissions to Stem Decline in Minority Enrollment. The Chronicle of Higher Education. 2006.
- ↑ https://web.archive.org/web/20131214150554/http://www.engineer.ucla.edu/explore/facts-and-figures/about-the-students artxibatua 2013 ko abenduaren 14an Wayback Machinen.. About the Students. UCLA Engineering. 2013.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala
| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |