Wikipedia, Entziklopedia askea

Gasezko erraldoi

Eduki-taula

Eguzi-sistemako lau gasezko erraldoiak; goitik behera: Neptuno, Urano, Saturno eta Jupiter.

Gasezko erraldoiak nukleo solidoa, baina atmosfera oso lodia daukaten planetak dira. Hau da, planeta gehiena gasez osatuta dago. Planeta hauek oso handiak dira, eta horregatik erraldoi deitzen zaie.

Gure eguzki-sistemaren kanpoaldean lau gasezko erraldoi daude: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Astronomoek uste dute Urano eta Neptuno ez direla Saturno eta Jupiter bezalakoak; izan ere, uste dute Uranok eta Neptunok oxigeno, karbono, nitrogeno eta sulfuro kantitate handiak dituztela. Hainbat astronomok pentsatzen dute planeta horiek beren kategoria propioa izan beharko luketela: izotzezko erraldoiak. Hain urrun daudenez, Urano eta Neptuno gure eguzki-sistemako planetarik ezezagunenak dira. 2021ean, NASAk James Webb teleskopio espaziala bidaltzeko asmoa dauka, bi planeta horiei buruz gehiago ikasteko.

Jupiter eta Saturno antzekoak dira, hidrogenoz eta helioz osatuta daudelako gehienbat. Horregatik, gasezko erraldoiek antzekotasun gehiago daukate Eguzkiarekin, eguzki-sistemaren barrualdeko harrizko planetekin baino. Biek harrizko nukleo erraldoiak dituzte, Lurra baino handiagoak. Neptuno eta Urano antzekoak dira, biak urez eta harriz osatuta daudelako batez ere.

Eguzkia ez diren beste hainbat izarren inguruan ere aurkitu dira gasezko erraldoiak. Erraldoi horietako gehienak “erraldoi beroak” dira, eta beren izarretik gertu orbitatzen dute.