Wikipedia, Entziklopedia askea

Ginea Berriko oihana

Guinea Berriko oihana

Guinea Berriko oihana Ginea Berriko uhartean dagoen oihana da. Mendebaldea Indonesian dago, ekialdea Papua Ginea Berrian dago. Munduko hirugarren oihanik garrantzitsuena da. Fauna eta flora asko ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

668.100 km²-ko azalera dauka. Mendi asko ditu, altuena Puncak Jaya (4.884m) mendia da. 4.000 metrotan kokatzen da zuhaitzen lerroa, hortik gora glaziarrak daude.

•Oihan ekuatoriala: Uhartearen iparraldean kokatzen da. Euri asko egiten du.

•Oihan tropikala: Uhartearen hegoaldean kokatzen da. Ez du hainbeste euri egiten.

•Oihan lainotsua: Mendialdean lainoa pilatzen da eta hezetasun maximoa dago ingurune horretan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montzoia

Uhartearen batazbesteko tenperatura 28°C-tik gorakoa da, eta euri asko egiten du. Uhartearen iparraldea freskoagoa da eta hegoaldea beroago. Tenperatura hotzenak 23°C dira batazbeste.

Euri gehien egiten duen garaia, montzoi garaia izaten da; bi urtaro bereizten dira: Urtaro lehorra (ekainetik irailera) eta urtaro euritsua (abendutik martxora).

Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitzen diren espezie gehienak endemikoak dira. Planeta guztiko espezieen %10 bertan aurkitzen da.

Fauna:

Kasuarioa

Hegazti, intsektu, eta anfibio asko daude. Ugaztunen artean martsupialak dira nagusi. Martsupialak ez direnen artean karraskariak eta saguzarrak aurkitzen dira.

Ginea Berriko Harpia

79 hegazti familia daude, 730 espezie inguru. Hegazti handienak kasuarioak dira. 46 loro espezie eta 45 uso espezie aurkitu ditzazkegu. Harrapari nagusia Ginea Berriko Harpia da.

Gainerako animalien artean 320 anfibio espezie eta 300 narrasti inguru daude.

Flora:

Mangladia

15.000-25.000 landare espezie daude, hauetako 9.000 Ginea Berriko oihanean bakarrik daudenak. Oraindik aztertzeko dauden eremu ugari geratzen dira. 200 zuhaitz espezie ere zerrendatu dira, batez ere oihan iparraldean. Mangladiak ugariak dira uhartearen itsasertzean.