Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
8.935.000
🔎
Azalera
462.840 km²
🏙️
Hiriburua
Port Moresby
📷
Argazkiak
ikusi

Papua Ginea Berria ofizialki Papua Ginea Berriko Estatu Burujabea, Ozeaniako herrialdea da, Ginea Berria uhartearen ekialdea hartzen duena, eta Melanesiako hainbat irla ere. 462.840 kilometro koadroko eremua du, eta 7.476.000 biztanle inguru ditu. Hiriburua Port Moresby da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papuak klima beroa eta euritsua du. Prezipitazioei dagokienez, alde handia dago Papuako alderdi batzuetatik besteetara: 7.500 mm euri mendietan eta 1.000 mm Port Moresbyn, baina toki gehienetan 1.500 mm baino gehiagoko euria izaten da urtean zehar.

Beroa ere handia izaten da urte guztian kostaldean eta ordokietan (27 °C), eta tenperatura askoz epelagoa da mendialdean (16 °C).

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tavurvur
Wilhelm mendia

Oihanak Papua Ginea Berriko lurraldearen hiru laurden hartzen ditu. Itsasaldean mangladiak hazten dira, eta ordokietan belardiak eta zingirak tartekatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarna arkeologikoen arabera, duela 45.000-50.000 urte iritsi ziren lehenbiziko gizakiak Ginea Berrira, uhartea Australiari loturik zegoen garaian, Sahul izeneko kontinentean.

K. a. 7000 aldean, nekazaritza garatu zen Ginea Berriko mendialdean, kanpoko eraginik gabe, eta bertako basa-landareak (azukre kanabera, banana) lantzen hasi ziren munduko leku bakarretakoa izan zen

XIX. mendean, Alemaniaren eskuetan erori zen uhartearen ipar-ekialdea. 1884tik aurrera, Alemaniar Ginea Berria deitu zitzaion kolonia horri. Urte berean, Erresuma Batuak beretu zuen uhartearen hego-ekialdea, Britainiar Ginea Berria izenaz. 1905an, britainiarrek Australiako Commonwealth-en esku utzi zuten kolonia, eta Papuako Lurraldea izena eman zitzaion.

Lehen Mundu Gerran, Australiak Alemaniar Ginea Berria okupatu zuen, eta gerra amaitutakoan, haren administraziopean geratu zen, Nazioen Ligaren aginduz. Beti ere, Ginea Berria eta Papuako Lurraldea administratiboki bereizirik zeuden, biak Australiaren mende egon arren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papua Ginea Berriak, 7.476.000 biztanle inguru zituen 2015ean. Biztanleria oso banatuta dago, eta % 13 besterik ez da hiriguneetan bizi. Bizi-itxaropena 67,2 urtekoa da, 65 urtekoa gizonezkoena eta 69,5 urtekoa emakumezkoena.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi milioi biztanleko herrialde honetan 840 hizkuntza daude. Hainbeste hizkuntza izatearen arrazoia lurraldeak dituen mendi, bailara eta basoak izan litezke. Tribu askok ez dute denbora luzean besteen berririk izan, elkarrengandik kilometro batera zeuden arren, eta talde gehienen hizkuntzen artean ez dago antzekotasunik. Hizkuntza horiek oso hiztun kopuru ezberdinak dituzte:

  • Engak esaterako, 130.000 hiztun ditu.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleen % 96,4 kristauak dira: protestanteak % 69,4 eta katolikoak % 27. Bahaistak 15.000 inguru dira eta musulmanak 1.000 eta 2.000 artean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzak langileen % 80 baino gehiago hartzen ditu. Papuako biztanleek, bizibidea ateratzeko, batata, bananak eta taroa lantzen dituzte. Arrantzak nolabaiteko garrantzia du: oskoldunak, atuna eta barramundia dira harrapakin nagusiak; perlak ere hartzen dira. Abere hazkuntzan txerriak eta behiak dira garrantzitsuenak.