Txikipedia:Ginea Bissau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ginea Afrikan dagoen herrialde bat da.
Ginea Afrikan dagoen herrialde bat da.

Ginea Bissauren , izen ofiziala Ginea Bissauko Errepublika da.  Mendebaldeko Afrikako estatu burujabea da. Iparraldean Senegal du, Ginea ekialdean eta hegoaldean Ozeano atlantikoa, Ginea Bissauk 1.644.000ko biztanleria du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII(13). mendean, Ginea Bissauko kostaldeko herriak nekazariak ziren. Maliko Inperioak mendean hartu zituen. XV(15) mendearen bukaeran, portugaldarrak kostaldean finkatu ziren, bi helbururekin: batetik, bertako biztanleak esklabo hartu eta Cabo Verdeko uharteak kolonizatzeko erabiltzea, eta bestetik, Ameriketan saltzea. 1687 urtean, gotorlekua eta esklaboen salerosketarako gune bat eraiki zuten Bissaun. Portugaldarrak frantsesen eta britainiarren kontra lehiatu ziren koloniaren jabetasuna zela eta, azkenean, frantsesek eta portugaldarrek elkar harturik Ginea Portugesa izan zenaren mugak zedarritu zituzten 1886-1905 bitartean.[1]


1980ko azaroan, Joao Bernardo Vieirak indarrez hartu zuen agin bidea. 1981eko urtarrilean, Cabo Verde Ginea Bissautik banandu zen. 1984. urtean, huts egin zuen estatu kolpe batek eta konstituzio berria onartu zen. Konstituzio horrek aginduta, lehen ministro kargua kendu zen eta Herri Biltzar Nazionala eta Estatuko Batzordea ezarri ziren berriro. 1984az geroko egonkortze planak porrot egin zuen eta ekonomiaren eta finantzaren egoerak nabarmen egin zuen txarrera. Horri aurre egiteko, gobernuak izoztu egin zituen soldatak, murriztu egin zuen inbertsio publikoa, eta ekonomiak ateak zabaldu zizkion Portugalgo eta Frantziako kapitalari.

Ginea Afrkan dagoen herrialde bat da.
Ginea Afrkan dagoen herrialde bat da.

2012ko urtarrilaren 9an, Malam Bacai Sanhá presidentea hil zen, Parisen. Ospitaleratuta zegoen han, gaixotasun baten ondorioz. Apirilaren 29an zen egitekoa bigarren itzulia, baina bi aste lehenago militar talde batek estatu kolpea jo zuen. Golpistek Pereira atxilotu zuten, eta Manuel Serifo Nhamadjo presidente izendatu. José Mário Vazek irabazi zituen 2014ko bozak, eta 2020ko otsailera arte izan zen errepublikako presidentea. Umaro Sissoco Embaló izan zuen ondorengo.[1]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko konstituzioaren arabera, errepublika erdi-presidentzialista da; presidentea da estatuburua, eta lehen ministroa gobernuburua. Parlamentuak ganbera bakarra du: Herri Biltzar Nazionala (portugesez: Assembleia Nacional Popular), 102 kidez osatua.[1]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginea Bissau zortzi eskualde (singularrean, região; pluralean, regiões) eta eremu autonomo batean banaturik dago.[1]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko zenbatespenaren arabera, musulmanak dira biztanleen % 45, kristauak % 22, eta % 15 erlijio tradizionalen jarraitzaileak. Musulmanak gehiengoa dira iparraldean eta ekialdean, eta kristauak kostaldean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Ginea Bissau. 2024-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).