Wikipedia, Entziklopedia askea

Gurbitz


Gurbitza (Arbutus unedo) Arbutus generoko eta Ericaceae familiako zuhaitz mota bat da. Mendebaldeko Europan, Mediterranear eskualdean, Frantzian eta Irlandan hazten da. Gurbitzak klima epela behar du, eta, horregatik, Euskal Herriko leku batzuetan aurkitu daiteke.

Gurbitza

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean 5 edo 10 metroko altuera izaten du, baina, noizbait, 15 metro neurtzera iritsi daiteke. Hosto berde ilunak eta distiratsuak izaten ditu.

Lore hermafroditak zuriak dira, baina arrosa argiak ere izan daitezke; kanpai itxura dute eta 4-6 milimetrokoak dira.

Fruitua, garangorri izenekoa, baia esferiko, mamitsu eta pikortsua da, 2-2,5 cm-ko diametrokoa. Garangorriak jan daitezke, baina kontuz ibili behar da asko jatearekin: fruitua heldua dagoenean, alkohol pixka bat eduki dezake eta, ondorioz, buruko mina edo mozkorraldia eragin dezake. Leku batzuetan likorea egiteko erabiltzen da.

Entzun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

      Entzun!



eta