Txikipedia:Hamabosteko errugbi
Hambosteko errugbia mundu osoan zehar jokatzen den kirola da. Kirol hau nahiko berezia da, edozein pertsonak maila altu batean joka dezakeen kirola baita, ezaugarri fisiko zehatz batzuk bete behar izan gabe. Errugbian jokalari altuak egon daitezke, baita baxuak, meheak eta sendoak ere; ez saskibaloian bezala, 1,80 metrotik gora neurtu behar baita elitean egoteko. Ba al dakizue non jokatzen den Errugbira?
-
Errugbi Mapa Munduan Zehar
Zeintzuk dira arauak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errugbia 15 jokalariko bi taldek jokatzen duten taldeko kirola da. Helburua baloia kontrako puntuazioan beste taldeak baino gehiagotan jartzea da. Baloia obalatua izan behar da, lau zatiekin, eta honako tamaina hauek izan behar ditu: luzera (28 eta 30 cm artekoa), zabalera handia (76 eta 79 cm artekoa), zabalera txikia (58 eta 62 cm artekoa) eta pisua (410 eta 460 g artekoa). Partidari dagokionez, 40 minutuko bi ataletan jokatzen da. 10 minutuko etenaldia bi atalen artean. Denbora amaitu ondoren berdinketa gertatuz gero, 10 minutuko bi zatiko luzapena egingo da.
Nolakoa da kirol honen historia?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errugbia 1823an asmatu omen zuen Ingalaterrako ikasle batek, School errugbiko William Webb Ellisek. William Ellisek jokatzen ari ziren oinarrizko futbolean. Tranpak egin eta pilota eskuekin hartu zuenean sortu zen jokoa. Asmakizunaren ondoren, jokatzen jarraitu zuten 1871n Football Union errugbia sortu zen arte, bertan lehen araudi bat eginez. 1872tik aurrera urtero ekitaldiak egiten hasi ziren, Cambridge eta Oxford artean, Lehen Mundu Gerran izan ezik. XIX. mendearen amaieran Bost Nazioen Torneoa ezarri zen: Eskozia, Irlanda, Ingalaterra, Gales eta Frantziak parte hartuz. 1908an, errugbia Joko Olinpikoetan sartu zen, eta, ondoren, 1920an eta 1924an.