Txikipedia:Harry Potter eta sorgin harria (filma)
Harry Potter eta sorgin harria, Harry Potter telesailko lehen pelikula da, 2001-ean argitaratu zen eta Chris Columbus estatubatuar zuzendariarena da. J. K. Rowling idazleak sortutako eleberrian oinarrituta dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson eta Richard Harris dira telesailko aktore batzuk.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harry Potter mutikoak bere 11. urtebetzean aztia dela jabetu eta Hogwarts Magia eta Aztikeria Ikastetxeko onarpen gutuna jasotzen du. Ikastetxe honetan bere bi adiskide minak izango direnak ezagutzen ditu: Ron Weasley eta Hermione Granger. Era berean Harry besteengandik nabarmentzen den aztia dela ohartzen da: urte bakar bat zuela bere familia eraso eta hil zuen Lord Voldemort azti zitalari biziraun zion bakarra izan baitzen.
Denbora pasa ahala, Harry lagun eta irakasle asko ezagutzen ditu. Hermione, Ron eta Harry zerbait arraroa gertatzen dela konturatzen dira eta abentura bila joaten dira sekretu hori jakitera. Zulo handi bat aurkitzen dute, pasillo ilunak, xake erraldoi bat… Gauza guzti horiek pasatzean, Harry, gela handi batera iristen da eta bere irakaslea den Quirrel irakaslea ikusten du ispilu baten aurrean. Quirrel maisuak, sorgin harria du eta buruan duen zapia kentzen du. Orduan, Harry konturatzen da Quirrelen buruaren atzean Voldemort aztia dagoela eta sorgin harria kentzea lortzen du Harryk.
Hortik aurrera, Howarts ikastetxeko guztiak ezagutzen dute eta pertsona ospetsuena bihurtzen da.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru Oscar Sari eta BAFTA Sarien izendapena jaso zuen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria.