Richard Harris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Harris
Richard Harris
Datu pertsonalak
Izen osoa Richard St. John Harris
Jaio 1930eko urriaren 1
Irlandako Errepublika Limerick (Irlandako Errepublika)
Hil 2002ko urriaren 25
Erresuma Batua Londres, Ingalaterra (Erresuma Batua)
Lan nabarmenenak Camelot
A Man Called Horse
IMDB IMDBko fitxa

Richard St. John Harris (Limerick, 1930eko urriaren 1a - Londres, 2002ko urriaren 25a) irlandar aktore eta zinema zuzendaria izan zen. Abesti asko ere moldatu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkigintzan hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen Zubi alderako leihoa obran eginiko lanagatik, baita Macbeth-ekin ere. Zineman, This Sporting Life (1963) filmarekin heldu zitzaion arrakasta: interpretazio saria Cannesko Zinemaldian, eta Oscarrerako izendapena (beste behin ere izendatu zuten Oscar sarirako, 1990ean). Gerora etenaldia izan zuen Harrisen karrerak, alkoholarekiko mendekotasunak eraginda-edo, baina 1970ean agertu zen berriro hizki handiz bere izena pantailetan, Zaldia izeneko gizona filmari esker. Ordurako eginak zituen Mary Dearen hondoratzea (1959), Navaroneko kanoiak (1961), Bountyko matxinada (1962), Telemarkeko heroiak (1965), Mayor Dundee (1965), Biblia (1965), Camelot (1967) eta Cromwell (1970).

1990eko hamarkadan izan zuen bigarren urrezko aroa, orduan egin baitzituen Zelaia (1990), Barkaziorik ez (1992) eta Gladiator (2000). Film aipagarriak ditu halaber Biolin-jotzailea teilatuan (1971), Lur basati bateko gizona (1971), Robin eta Marian (1976), Tarzan, giza tximua (1981) eta Siberiako bizargina (1999).

Filmagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Camelot (1967)
  • A Tramp Shining (Udaberria 1968)
  • The Yard Went On Forever (Udazkena 1968)
  • My Boy (1971)
  • The Richard Harris Love Album (1972)
  • Slides (1972)
  • His Greatest Performances (1973)
  • Jonathan Livingston Seagull (1973)
  • The Prophet (1974)
  • I, In The Membership Of My Days (1974)
  • Camelot (1982)
  • Mack The Knife (1989)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Harris Aldatu lotura Wikidatan