Harry Potter (pertsonaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
P Harry Potter.png

Harry Potter J. K. Rowling idazle britainiarraren Harry Potter liburu saileko protagonista nagusia da. Urte bat zuela, Lord Voldemort azti ankerrak bere gurasoak hil zituen. Harry hiltzen ere saiatu zen, baina ezin izan zuen, eta Harryren bekokian marka txiki bat egitea baino ez zuen lortu. Horren eraginez, bere izeba-osabekin bizitzen geratu behar izaten da baina hauek oso gaizki tratatzen dute.

Bere bi lagun onenak, Ron Weasley eta Hermione Granger dira Hogwarts azti eskolan ezagutu zituenak.

Gryffindor etxekoa da, bere bi lagunak bezala eta urtero-urtero heroi edo gaizkile bihurtzen duten gertakariak gertu izaten ditu. Gehien maite duen pertsona bere aitabitxia da, Sirius Black, baita Albus Dumbledore Hogwarts eskolako zuzendaria, Hagrid atezainarekin batera. Asko estimatzen duen beste bat Hedwig bere hontza da.

Harry Potter film sailean Daniel Radcliffe aktore britainiarrak egin du pertsonaiarena.

Liburu bakoitzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harry Potter eta Sorgin Harria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen liburuan, Harryk, Voldemort bilatzen dabilen sorgin-harria suntsitzen du.

Harry Potter eta Sekretuen Ganbera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarrenean Sekretuen Ganberan sartu eta Tom Riddle garaitzen du, eta hala, bere laguna den Ron-en arreba gaztea, Ginny salbatzen du.

Harry Potter eta Azkabango presoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarrenean, Azkabango presoa, Sirius Black, ezagutzen du, baina gaiztoa ez dela jakiten du, izan ere, Sirius Harryren aita zena, James,-en lagun onena baitzen. Azkenik Siriusi alde egiten laguntzen dio, eta hau gorde egingo da aurrerantzean.

Harry Potter eta Suaren Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren liburuan, Harry Hiru Aztien Torneoan parte hartzera behartuta ikusiko da. Voldemorten hainbat tranpa jarriko dizkio bidean bere Hil-jaleen bitartez. Azkenean Harry harrapatuko du Voldemortek, eta gazteak honen reenkarnazioa ikusiko du. Hala da, Voldemort itzuli da. Harryk berriro ere ihes egitea lortu du.

Harry Potter eta Fenixaren Ordena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bostgarrenean ia inork ez dio sinistuko honek Voldemort itzuli dela dioenean, eta alde batera uzten dute, ero baten antzera. Sinesten duten bakarrak, bere lagunak, Ron eta Hermione, Dumbledore, eta Fenix-aren Ordena izango dira. Harry, Ron, Hermione, Ginny, Neville eta Luna Magiaren Ministeriora joango dira profezia baten bila. Han hainbat Hil-jaleen aurka ibiliko dira, Fenix-aren Ordeneko kideak laguntzera joango dira, eta nahasmen horren erdian Bellatrix Lestrange Hil-jaleak Sirius hilko du.

Harry erabat haserretuta Bellatrix torturatzen saiatuko da, baina ezin izango du. Bitartean Voldemort azaltzen da eta Harry erraz garaitzen du, hala ere ez dio hiltzeko denborarik emango, izan ere Dumbledore azalduko baita. Azkenean, historian izan diren bi mago boteretsuenak aurrez aurre. Berdinketan amaituko da dueloa, Voldemortek berriro ere ihes egingo du, eta Dumbledorek Harryri profezia esplikatuko dio.

Profezia horrek dioenez Voldemort eta Harry biak batera ezingo dira bizi, eta beraz batak bestea hil beharko du. Harryk Sirius-ekin hitz egin nahiko du azkeneko aldiz, baina betirako joan dela onartu beharko du.

Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seigarren liburua iristen da, eta han azkenik Snape irakasleak beti bere bizitza osoan nahi izan zuen lanpostua lortzen du. Arte Ilunen Aurkako Defentsako irakasle berria da. Harry Dumbledore-ren klase partikularrak hartzen hasiko da, Voldemorten aurkako burrukari begira. Hala ere klase hauek ez dira berak pentsatu bezalakoak, izan ere Voldemorten aintzineko bizitza ezagutzea izango da klase hauen helburua, Dumbledoren memorien bitartez. Hainbat gauza deskubrituko dituzte, Voldemort-en amak hilzorian eta bakarrik bizi zenez abandonatu zuela Tom Narivoloz Riddle umea, hau umezurtztegi batean hazi zela, txiki-txikitatik botere nahia izan zuela etab.

Halako batean, Tom Riddle gazteak Slughorn irakasleari Horcrux-ak zer ziren galdetu zion. Hala ere memoria zati hori ezabatuta zegoen. Harryk oroitzapen hori lortzea du helburu. Kostata, baina lortzen du. Horcruxak oso magia iluna dira. Pertsona baten arima zatia objektu batean gorde daiteke. Horrela pertsona hori ezingo da hil Horcrux horiek diren bitartean. Horcrux bat sortzeko pertsona bat hil behar da. Oso mago gutxik sortu dituzte historian zehar Horcruxak. Inork ez bat baino gehiago. Hala ere, Voldemortek zazpi Horcrux dituela uste du Dumbledorek,zazpia aztien zorte oneko zenbakia da eta. Beraz Harryri Horcrux horiek suntsitzeko lana ematen dio.

Zazpi horietatik bi jada suntsituta daude. Bigarren liburuan suntsitzen duten Tom Ryddle gaztearen egunerokoa da lehena. Ondoren Dumbledorek Voldemorten familiaren eraztun bat akabatzen du. Salazar Slytherin-en eraztuna. Hirugarren Horcruxa Slytherin beraren koilare antzeko bat da. Dumbledorek badaki non dagoen eta Harryri berarekin joateko eskatzen dio.

Leize batean dago gordeta, eta hartzeko pozoi bat edan beharra dago. Dumbledorek edaten du eta hilzorian geratzen da. Lepokoa faltsua dela konturatzen da Harry. Dumbledore oso ahul dago eta Hogwarts-era bueltatzen dira. Hara Voldemorten jarraitzaileak sartu dira. Dumbledorek (jada hobeto), Harry babesten du. Draco Malfoy, Harryren etsai bat, agertzen da Astronomiako dorrean. Nahiz eta Voldemort berak agindua eman zion Dumbledore hiltzeko, Draco ez da ausartuko. Halako batean Snape azaltzen da. Dumbledorek "Snape, mesedez..." esaten dio, baina Snapek Avada Kedabra baten bidez hiltzen du. Harry bere atzetik korrika bizian joaten da, baina Snapek ihes egitea lortzen du.

Liburua Dumbledore-ren hiletan amaitzen da. Ron eta Hermionek Horcruxen bilaketan lagunduko dute Harry. Eta honek bere neskalagunarekin, Ginny-rekin duen erlazioa mozten du aldi baterako, ez baitu nahi gehien maite duen pertsona berriro ere galtzea, izan ere bere gurasoak aurrena, Sirius ondoren, eta Dumbledore azkenik galdu baititu.

Harry Potter eta Herioaren Erlikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpigarren liburua Harry 17 urte betetzen dituenean hasten da. Fenixaren Ordeneko kideak bere izeba-osabaren etxera datozte bere bila. Voldemort eta mortifagoak plana badakite Snape-ri esker. Harry salbu ateratzen da, baina Hedwig bere ontza eta Begizoro Moody hiltzen dira. Ron-en anaia baten, Bill-en, ezkontzan Voldemort Magia Ministerioaren jabe egiten dela jakiten dute, eta Harry, Ron eta Hermionek ihes egin behar dute. Ondoren, Horrocrux-en bilaketa hasten dute. Koilare originala lehenik. Ministerioan Dolores Umbridge irakasle ohiari kentzen diote Horrocrux-a. Baso batean gordetzen dira. Beste baso batean Gryffindor-en ezpata bilatzen dute laguntzaile anonimo bati esker. Ezpatak Horrocruxa destruitzen du eta Ron-ek akabatzen du koilarearekin. Harry eta lagunek Herioaren Relikiei buruz jakiten dute. Hiru dira Relikia hauek. Saukoaren Barita, Erresurrekzioaren Harria, eta Kapa Inbisiblea. Kapa hau gaztetatik Harryk zuen kapa da. Harria ere Harryk du, Dumbledoreri esker. Baina barita Voldemortek Dumbledoreren tumbatik osten du. Hala ere azkenean Harryk Relikiei Horrocruxei baino garrantzi gutxiago ematen die Dumbledorek misio hori utzi ziolako.

Hurrengo Horrocruxa Hufflepuff-en Kopa da, eta Gringotts banku magikoan dago gordeta. Dragoi baten laguntzarekin ihes egitea lortzen dute Koparekin. Voldemort azkenan konturatzen da Harry Horrocruxen atzetik dabilela, eta Harry-k badaki zein diren azken bi Horrocruxak. Nagini, Voldemorten sugea, eta azken Horrocruxa Hogwartsen dago. Harryk azkar Hogwartsera joan beharra du Horrocruxarekin bukatzeko. Ravenclaw-en diadema da. Voldemort Hogwartsen da iada, Harryrekin betirako amaitzeko. Harryren jarraitzaileen eta Voldemorten jarraitzaileen arteko batalla hasi da. Harryk diadema akabatzen du eta sugearen bila doa. Hala ere hori ez du batere erraza, izan ere Voldemortek bere alboan darama beti. Voldemort Snapekin dago. Esaten dio bere barita berriak, barita boteretsuak, ez diola funtzionatzen, Snape-ri dagokiolako barita, Snapek hil baitzuen Dumbledore, baritaren azken jabea. Beraz Voldemortek Snape hil beharra duela dio. Eta sugeak hiltzen du. Hil baino lehen, Snapek Harryri rekuerdo bat ematen dio, eta hiltzen den bitartean begietara begiratzeko esaten dio.

Harry korrika rekuerdo hori ikustera joaten da. Azkenean Snape-i buruzko egia guztia jakiten du. Snape gaztetatik bere ama, Lily Potter-etaz zegoen maiteminduta. Voldemortek Lily hil zuenean Snape Dumbledore-rengana joan zen, bide zuzenaren bila. Dumbledoreri fideltasuna eskaini zion aurrerantzean, eta agureak Harry babesteko agindu zion. Snapek Lily-rengatik babestu izan du beti ezkutuan Harry. Eta Dumbledoreren hilketa, bien artean planeatu zuten. Dumbledoreri urte beteko bizialdia geratzen zitzaion, eta Snapek berak hiltzeko eskatu zion. Horrela Snapek Voldemorten konfiantza izango zuen eta horrek Harryri lagunduko zion. Gainera, Dumbledorek zera kontatu zion, Harryk Voldemorten arima zati bat zuela bere barruan, eta Voldemort bera hiltzeko Harry hil beharko zuela. Harryk hau entzun ostean Voldemortengana joaten da bere destinoa hiltzea dela jakinda. Berak maite dituen pertsonak salbatzeko ezinbestekoa zen Harry hiltzea. Voldemortek Harryri berriro Avada Kedabra botatzen dio. Dena bukatu da.

Harry toki ezagun batean esnatzen da. King's Cross tren geltokia. Zerua dela uste du, hilda dagoela, Dumbledore ikusten du. Dumbledorek esplikatzen dio Harry ez dagoela hilda. Nahi baldin badu bueltatu daitekeela, izan ere Voldemort bizi den bitartean Harry ezingo baita hil. Voldemort reenkarnatu zenean Harryren odola erabili zuen, eta odol hori Lily-ren sakrifizioa Harryren odolean zegoen, beraz Voldemorten barruan ere bai. Honen ondorioz Harry babestuta dago Voldemort bizi den bitartean. Harry bueltatu egiten da, hilaren plantak egiten. Voldemortek amaitutzat ematen du gerra, eta Harryren gorpua Hogwartsera eramaten du. Harryren lagunak ez dute hau barkatzen, eta Voldemorten aurka hasten dira. Berriro bataila hasten da, Harryk plantak egiteari uzten dio, eta Voldemorti aurre egiten dio. Voldemorten Avada Kedabrak berriro ere errebotatu egiten du, eta azkenean lord Voldemort, inoiz izan den mago tenebrosoena, hil egiten da. Orain bai, dena amaitu da.

Hemeretzi urte beranduago, Harry eta bere emaztea, Ginny, beraien hiru haurrekin King's Crosseko geltokira joaten dira. Bi seme, James Sirius, zaharrena, eta Albus Severus, gazteena. Honek lehen urtea du Hogwartsen. Alaba gazteena, Lily Luna, oraindik gazteegia da Hogwartsera joateko. Bertan Ron eta Hermione eta hauen seme-alabekin elkartzen dira. Semea Hugo eta alaba Rose. Albus Potter-ek kezka du Slytherin etxean tokatuko zaiola uste duelako, eta hori ez du nahi. Harryk esaten dio ez kezkatzeko, Slytherin etxean oso mago handiak izan direla, eta umearen izenetako bat (Severus), berak ezagutu duen pertsona balienteena dela. Eta ez badu nahi Slytherin etxera joan lasai egoteko, Gryffindor tokatko zaiola. Harry, Ginny, Ron eta Hermione bere seme-alabetaz agurtzen dira. Ginnyk lasai egoteko esaten dio Harryri, eta Harryk erantzuten dio lasai dagoela, hemeretzi urte direla zikatrizak ez diola min egiten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]