Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontzertu bat.

Heavy metal rock and rolletik sortua den musika mota da.

Heavyaren berezitasunak, erritmoen abiadura eta bolumen altuak dira.

Heavya hasi zuten talde nagusienak, Deep Purple, Led Zeppelin eta Black Sabbath izan ziren 70eko hamarkadan, haien hasierako kantak entzuterakoan rock and rollaren eta bluesaren eragina zutela nabari da.

Instrumentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bateria, guitarra elektrikoa, tuba, tronpeta, fliskornoa, korneta eta abar.

Rolling Stones

AEBetako blues musikak oso ospe handia zeukan Britainia Handiko rockzaleengan. Rolling Stones eta Yardbirds bezalako taldeek blues kanta klasikoen bertsio berriak egiten zituzten, erritmoa bizkortuz eta gitarra akustikoaren ordez elektrikoa erabiliz.

Abeslariek ere, arrazoi berengatik, teknika aldatu zuten, anplifikatzaileetan oinarrituz. Teknologiaren aurrerapenek ahalbidetzen zituzten holako aldaketak.