Wikipedia, Entziklopedia askea

Hipparchia fagi

Hipparchia fagi tximeleta

Hipparchia fagi Euskal Herrian aurkitzen den tximeleta bat da. Nymphalidae familiakoa da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta handia da eta 66-76 mm arteko zabalera du. Hegoaren gainaldean marroi iluna da, aurrealdean eta atzealdean marroi argia agertzen da. Arrak ozelo (puntoak) txiki batzuk ditu hegalaren aurrealdean. Emeak eta arrak nahiko atzekoak dira, hegal azpia grisagoa izan ohi dute.

Tximeleta hauek koloreari ezker oso ondo kamuflatzen dira.

Beldarra gris-marroixka da eta lerro beltz fin-finez zeharkatzen du aurretik atzera

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekaina eta iraila artean ikusten dira gehien. Ondoren arrautzak jarri eta handik beldarrak ateratzen dira. Beldarrak hibernatu egiten dute eta udaberrian hainbat belar motaz elikatzen dira.