Txikipedia:Hiri Debekatua
Hiri Debekatua Txinako enperadore-enperatrizen jauregia izan zen, Ming dinastiaren garaitik Qing dinastiara arte, hau da, 1420tik 1912 arte. Antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dago eta gotorlekua da eta 8 metroko harresi batek inguratzen du.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako Herri Errepublikaren hiriburua da Beijin (edo Pekin). Gaur egun, antzinako enperadoreek eman zioten dotoretasunaren bila dago oraindik. Mendebaldeko merkatuari ateak ireki zizkion Hong Kong bere egin zuenean, eta Ming dinastiaren garaiko distira lortu nahi dute horrela. Mendebaleko gizarteak asiar herrialdeari begira jarri dira, baina aspaldi hala egin zuten ere. Marco Polo esploratzaile ospetsua, izan ere, zeruertzaren bestaldetik heldu zen aurreneko gizakietako bat izan zen. Txinan barrena egindako ibilbidearen nondik norakoak Bidaia notak liburuan bildu zituen. Gaur, galdutako oparotasun horren bila daude buruzagiak, eta horretarako "Herrialde bakarra, bi sistema" leloa sortu dute. Herrialde bakarra, Txina; eta bi sistema, sozialismoa eta kapitalismoa. Bere jauregi zabalaren barruan, enperadore txinatarrak ukiezinak ziren, inguratzen zituzten harresien kilometroek ez ezik, barnean erregetzaren bizitzak gobernatzen zituen sekretismo muturrekoak babestuak. "Hiri Debekatua" zuen izena, txinatar gutxi sar zitezkeelako.[2]
Zergatik debekatua dago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erresumako meneko gehienek debekatuta zuten bertara sartzea. Gobernuko funtzionarioek eta baita familia inperialak ere sarbide mugatua zuten; enperadorea bakarrik sar zitekeen edozein sailetan nahierara. [3]
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri Debekatuaren garrantzia historiko eta kulturala bere mugetatik haratago zabaltzen da. Mundu mailan Txinako zibilizazioaren lekukotzat hartzen da eta herrialdeko ondare aberatsaren ikur gisa balio du. UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan sartzeak bere balio unibertsala nabarmentzen du eta etorkizuneko belaunaldiek estimatu eta zaindu dezaten bermatzen du. Historiaz, kulturaz eta sinbolismoz beteta, Txinaren iragan inperialaren lekukotza da eta bisitariei denboran atzera egiteko aukera eskaintzen die.[4]
Deskripzio Fisikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri Debekatuak 720.000 metro koadroko azalera eta 9.999 gela ditu, hiria baino, jauregi multzoa baita. 9,000 gela baino gehiago ditu, eta Hiri Debekatua gaur egun Txinan dauden hiri inperialik handiena eta hobekien kontserbatuta dagoena da. Jauregiaren eraikin ugariak, 52 metroko zabalerako lubaki batez eta hamar metroko altuerako harresi batez inguratuta, simetrikoki banatzen dira Jauregiaren tamaina eta espazioa zehaztasunez kalkulatuta zeuden, bakoitzaren eginkizunen eta garrantziaren arabera. Jauregia bi zatitan banatuta dago nagusiki: Kanpo Gortea eta Barne Gortea.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «LA CIUDAD PROHIBIDA DE BEIJING» ve.china-embassy.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ a b «Erreportajeak - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ (Ingelesez) «Forbidden City | History, Facts, & Map | Britannica» www.britannica.com 2024-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
- ↑ sales. (2023-12-26). «Zergatik deitzen zaio Hiri Debekatua? Txinako jauregi ikonikoaren sekretuak ezagutaraztea» 故宫文具 | The Palace Museum Stationery ® (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).