Marco Polo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marco Polo
Marco Polo portrait.jpg
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Venezia1254ko irailaren 15a
Herrialdea Veneziako Errepublika
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Venezia1324ko urtarrilaren 16a (69 urte)
Hobiratze lekua San Lorenzo, Venice
Familia
Aita Niccolò Polo
Ezkontidea(k) Donata Badoer  (1300 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Veneziera
Lanbidea
Lanbidea merkataria, esploratzailea, idazlea eta diplomazialaria
Lan nabarmenak Marko Poloren bidaiak
IMDb ch0026847

Marco Polo (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) veneziar bidaiari eta merkataria izan zen. Aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, zetaren bideari jarraituz Txinara ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa. Batzuek diote Marco Polok ekarri zuela sutautsa Europara.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde Hurbilarekin merkataritza harremanak zituen familia bateko semea zen, eta 15 edo 16 urte zituenean ezagutu zituen aita eta osaba, Txinatik etorri zirenean, hain zuzen. Aitarekin eta osabarekin batera ekialderantz abiatu zen beste bidaia batean (1271). Mongolia alderik alde igaro ondoren Kanbaluk-era (egungo Pekin-a) iritsi ziren (1275). 15 edo 16 urte eman zuten Kublai Khanen gortean eta zenbait kargu izan zituen han. Annama, Tokina, Indiara eta Persiara joan zen, Kublai-Khanen enbaxadore. Malaysia, Sumatra, Sri Lanka, India eta Persian barrena egin zuen Veneziako itzulerako bidaia (1295).

Italiara itzuli eta Mediterraneo itsasoko borroka batean preso hartu zuten genoarrek, eta handik Genoako espetxera eraman zuten. Rustichello da Pisa izeneko preso bati bere joan-etorrien gorabeherak kontatu zizkion, eta hark oïl hizkuntzaz eta italieraz idatzi zituen Polotarren ibiliak. Libururari Devisement du Monde (1298) izenburua eman zion Rustichellok, baina ondorengo argitalpenetan Il milione (Miloia) izena izan zuen. Espetxetik atera eta Veneziara itzuli zen; han hil zen, 70 urte zituela. Ekialdeko herrietako ohiturak, geografia eta etnografiari buruzko lehen dokumentazio xehetzat hartua da Marco Poloren liburua. XVI. mendean Italian zehar zabalduak zeuden Il milione liburuaren eskuizkribuak, eta arrakasta handia izan zuten hango kontakizunek. Jatorrizko liburuaren kopiarik ez da. 140 bat aldaera bildu dira dozena bat hizkuntzatan, eta desberdintasun ugari da batetik bestera. Marco Poloren berrien sinesgarritasuna zalantzan jarri da askotan, baina ikusi eta entzun zuena kontatu zuela uste da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco Polo Aldatu lotura Wikidatan