Edukira joan

Txikipedia:Honolulu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Honolulu, AEBtako Hawaii estatuko hiriburua eta hiririk handiena da, 345,510 biztanlerekin, Oahu uharteko hegoaldean dago. [1]

Honolulu Hawaiiko hiriburuaren argazki bat.
Honolulu Hawaiiko hiriburuaren argazki bat.

Antzina baleazaleen babes portu soil izan zena, hiri modernoa eta Ozeano Bareko portu nagusietakoa da gaur egun.

Turismo-gune ospetsua da. Mekanika lantegiak, ontziolak, azukre findegiak eta kontserba lantegiak ditu.

  • Itsas biologian espezializaturiko unibertsitatea.
  • Pearl Harbour, AEBetako itsas basea, 10,5 km-ra dago.[1]

Honolulun hainbat erliebe mota daude, sumendiak, hondartzak, errekak...

Punchbowl sumendi itzali bat da, baina garai batean denbora asko egon zen erupzioan. Bertako tenperaturak oso altuak izaten dira. Hauek dira Honoluluko sumendi ezagunak. Maunaloa, Kilauea, Loihi..

Honolulu izenak Oahu uhartearen hego-ekialdeko kostaldeko hiri-eremuei erreferentzia egiten dien arren, Honolulu hiriak eta konderriak uharte osoa hartzen duen hiri-konderri sendo bat osatu dute (600 km² inguru).

Honolulun jaten den janari tipiko batzuk hauek dira: Lomi lomi, Poke, Opihi, Kalbi Ribs, Kalua Pig, Lau Lau, Piña, Malasadas

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Honolulu. 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).