Txikipedia:Idoia Asurmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idoia abeslaria.

Idoia Asurmendi (Aramaio, Araba, 2000) abeslari eta musikari arabarra da. Pianoa eta gitarra jotzen ditu. Izen artistikoa Idoia du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik abesbatzan ibili izan da eta piano ikasketak ere egin zituen. Oso gaztea zela hasi zen kontzertuak ematen.

2019an Berri Txarrak taldearen Katedral bat abestiaren bertsioa egin zuen eta sare sozialetan oso ezaguna egin zen. Urte hartan Kultur Kutxa beka irabazi zuen eta Ilun eta abar izeneko diskoa egin zuen.

Eñaut Elorrieta eta Olatz Salvador abeslariekin batera abestiak grabatu ditu.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ilun eta abar (2021)