Wikipedia, Entziklopedia askea
Berri Txarrak taldea, Kobetamendin (2019-07-14)

Berri Txarrak 1994. urtean Lekunberrin sortu zen rock estiloko musika talde bat da. 25 urteko ibilaldia eta gero, taldeak 2019. urtean etenaldi mugagabea iragarri zuen. Urte horietan 12 disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratu dituzte.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun taldea hiru pertsonek osatzen duten arren, 1994. urtean taldea sortu zenean lau kidek osatzen zuten: Gorka Urbizu (ahotsa eta gitarra), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez Rubio (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra). Dena den, 2004. urtean Aitor Orejak taldea utzi zuen, eta, horrela, taldea hirukote bilakatu zen.

Lehendabiziko lau lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak bere lehendabiziko diskoa 1997. urten kaleratu zuen Berri Txarrak izenarekin. Bi urte beranduago, 1999. urtean, euskal rock gogorrean berritzailea izango zen lana kaleratu zuten, Ikasten diskoa hain zuzen ere. 2001. urteko abuztuan bukatu zuten beraien hirugarren diskoaren ekoizpena, Eskuak/Ukabilak. Azken disko horretan aurkitzen dira taldearen abesti klasikoetako batzuk, hala nola, Oihu, Stereo edo Biziraun. Azken abesti honek, Biziraun abestiak, urteko kanturik onenaren Gaztea Saria lortu zuen.

2003. urtean laugarren diskoa kaleratu zuten, Libre (c) izenarekin. Diskoak estilo ezberdinetako hamaika abestik osatzen dute: hardcore, metala eta emo estiloekin. Disko honetan aurkitzen den Denak ez du balio kantuan Tim Rise Against taldeko abeslariak kolaboratu zuen. Rock Sound aldizkariak 2003ko Espainiako diskorik onena izendatu zuen taldearen laugarren disko hau.

Bosgarren albuma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtean Aitor Orejak talde utzi ondoren, taldeak Jaio.Musika.Hil bosgarren albuma kaleratu zuten hirukote moduan. Album hori 2005. urtean, Mondosonoro aldizkariak Epainiako hardcore diskorik onena bezala izendatu zuen.

Taldekide aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008. urtean Mikel Lopez Rubiok, taldeko baxuak, taldea utzi zuen. Bi urte beranduago, 2010ean, Aitor Goikoetxea bateria-joleak utzi zuen. Beraien ordez, David Gonzale (baxua) eta Galder Izagirre (bateria) hasi ziren taldearekin lanean.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017. urtean Berri Txarrak taldeak bere azken lana argiratu zuen Infrasoinuak izenpean. Hurrengo urtean, 2018an Infra Tour 2018 burutu zuten mundu guztian zehar.

2018. urteko abenduan, taldeko abeslariak, Gorka Urbizuk, adierazi zuen 2019ko Ikusi Arte bira bukatu eta gero, taldeak etenaldi mugagabea egingo zuela.

Ikusi Arte Tour 2019

2019ko azaroaren 23an azken kotzertua eman zuten Iruñean. Bertan, bi kantu aurkeztu zituzten eta, gainera, taldekide oihak agertu ziren.

Bukatzeko, beraien azken agerraldia Durangoko azokan egin zuten abenduaren 5etik 8ra bitartean. Azokan, "Ikusi Arte Tour 2019"ko liburua aurkeztu zuten, Berba eta Irudia deitzen da liburua eta Eider Iturriaga eta Ibai Arrieta argazkilarien irudiez eta Harkaitz Canoren hitzez osatuta dago.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide ohiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aitor Goikoetxea bateria jolea da eta 1994-2010 urte bitartean aritu zen taldean.
  • Mikel Lopez «Rubio» 1994-2008 urte bitartean Berri Txarrak taldeko baxua izan zen.
  • Aitor Oreja gitarra jotzen zuen 1994-2004 urteen bitartean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etsia (2014).
  • Lemak, Aingurak (2014).
  • Zerbait Asmatuko Dugu (2014).
  • Bakarrik egoteko modu berri bat (2017).
  • Infrasoinuak (2017).
  • Spoiler! (2017).

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Denak ez du balio bilduma 1997-2007 urte bitarteko 22 kantuak jasotzen ditu.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019an Berba eta irudia izeneko liburu bat argitaratu zuten, Eider Iturriaga eta Ibai Arrieta argazkilarien irudiez eta Harkaitz Canoren hitzez osatutakoa.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Premios Fest sariketan Estatuko Zuzenekorik Onenaren Saria (2015).
  • Euskarazko diskorik onena, Musika Independientearen (MIN) sarietan (2015).
  • Zerbait asmatuko dugu abestiarekin, bideoklip onenari saria Caostica zine jaialdian (2015).
  • Musika Bulegoa Saria (2017).
  • Adarra Saria (2019).