Wikipedia, Entziklopedia askea

Olatz Salvador

👶
Jaiotza
1990
Donostia
🔨
Lanbidea
musikari
📷
Argazkiak
ikusi
Olatz Salvador
Korapilatzen abestia.

Olatz Salvador, abeslari euskalduna da, Donostian jaiotakoa (1990). Euskaraz abesten du eta Pop estiloa jorratzen du. Abesti ezagunena "Korapilatzen" da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txiki-txikitatik gustatu zaio musikaren mundua. Eduardo Salvador eta Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da Olatz.

2010 geroztik Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koroak egiten. 2014 an bakarkako bidea egitea erabaki zuen. Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu. 2017an emakumeek sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du. Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da 2020ko bukaeratik.

2021eko hasieran bigarren diskoa atera zuen; Aho uhal, hamabi kantuz osatuta dagoena. Aho uhal abestia Gata Cattanarekin abesten du.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zarautz zuzenean (2017)
  • Zintzilik (2018)
  • Aho uhal (2020)