Txikipedia:Immanuel Kant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Immanuel Kant
Immanuel Kant

Immanuel Kant 1724ko apirilaren 22an jaio eta 1804ko otsailaren 12an hil zen, 80 urte zituelarik. Königsbergn jaio zen. Immanuel Kant ilustrazioaren filosofo famatu prusiarra izan zen. Alemaniako lehen idealista izan zen, baita garrantzitsuena ere.[1]

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immanuel Kantek hiru galdera filosofiko ditu: “Zer ezagutu ahal dut?”, “Zer egin behar dut?” eta “ Zer espero ahal dut?”. Hiru galdera hauek galdera batean laburtu daitezke: “Zer da gizakia?”. Kantek lan garrantzitsuak egin zituen hurrengo arloetan: zientzian, erlijioan, politikan, zuzenbidean…  Gure ezagutza guztia esperientziarekin hasten den arren, dena ez dator esperientziatik, arrazoiak garrantzi handia duela defendatzen zuen berak. Kanten ideiek eragin handi izan zuten Alemanian, filosofia eztabaidatu zuen bi gauzen artean: enpirismoa eta arrazionalismoa.[2]

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziaren arloan, pentsamendu fisiko, geologiko eta astronomikoak aurrera atera zituen. Eguzki - sistemari buruzko hipotesi bat egin zuen: Eguzki - sistema sortu zela nebulosa erraldoi batetik. Hainbat liburu idatzi zituen: Crítica de la razón pura (1781), Fundamentación de la metafísica de las costumbres (1785), Prolegómenos a toda metafísica futura que pueda presentarse como ciencia (1783), La religión dentro de los límites de la mera razón (1793)...[3]

  1. «Biografias y Vidas .com» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  2. (Ingelesez) «National Geographic» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  3. «Todostuslibros - Erosi edo erreserbatu zure liburuak auzoko liburu-dendetan» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).