Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak16.887
🔎  Azalera28,63 kilometro koadro
🌄  Altuera16 metro
Map

Hondarribia Gipuzkoako udalerri bat da. 17.049 biztanle ditu.

Hegoaldean Irun udalerria dauka, eta parez pare Hendaia (Lapurdi).

Hiru herri hauek Txingudi badian kokatuta daude. Badia horretan itsasoratzen da Bidasoa ibaia, eta hantxe dago Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga. Baita espainiar eta frantziar estatuen muga ere.

Auzo hauek ditu: Akartegi, Amute-Kosta, Arkolla, Gornutz, Jaitzubia, Mendelu, Puntalea eta Ziminaga.

Herrigunean ere bi zati desberdintzen dira: batetik, harresien barruan dagoen alde zaharra. Bestea, portua.

1203. urtean Gaztelako erregeak hiri-gutuna eman zion Hondarribiari. Baina aurretik ere egon zen herrixka bat bertan, Nafarroako erresumaren barruan.

Alde Zaharra
Gaztelua

2019an 16.937 biztanle zituen.

2019ko udal hauteskundeen ondoren, Txomin Sagarzazu aukeratu zuten alkate.

2016an herritarren %63,71 euskalduna zen.

Harresia

Irailaren 6tik 11ra bitartean Guadalupeko jaiak ospatzen dira eta egun handia 8an da.

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gaztelua. XVI. mendekoa.
  • Jasokundeko Andre Maria eliza. XV. mendekoa.
  • Guadalupeko baseliza. XVIII. mendekoa.
  • Zuloaga jauregia. XVIII. mendea.
  • Harresia

Hondarribiar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]