Txikipedia:Izotz gaineko abiadura-patinaje

Wikipedia, Entziklopedia askea

Izotz gaineko abiadura-patinajea neguko kirola da, han abiadurako izotz pista ia borobilean hainbat distantziako lasterketak egiten dira.

Lasterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru motako lasterketak egiten dira: pista luzeko abiadura-patinajea, pista txikiko abiadura-patinajea eta maratoiko abiadura-patinajea. Nazioarteko Irristaketa Batasunak antolatzen ditu lasterketak eta Chamonix-ko Neguko Olinpiar Jokoetan estreinatu zen. Hainbat kirol modalitate oso ezaguna dugu, Herbeheretan, Hego-korean eta baita Norvegian ere, ordea, oso postu ona dute ere munduko rankingean, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Italia, Japonia, Errusia eta Kazakhstanek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abiadura-patinajea Eskandinavia, Ipar Europa eta Herbeheretan sortu zen. Hango natiboek hezur bat jartzen zuten beraien oinetako zoletan, neguan izozten ziren errekak eta bideetatik ibiltzeko, hortik etortzen da bere jatorria, William Fitzstephen-ek 1194ean esandakoaren arabera.

Abiadura irristaketa han hasi zen ere, laster zabaldu zen beste lurraldeetara. 1642an lehen abiadura irristaketa elkartea sortu zen ''The Skating Club Of Edinburgh''.

Geroago, 1763an lehen abiadura patinajearen lasterketa ofiziala antolatu zen Fense-n, Ingalaterran, Abiadura Patinaje Asoziazio Nazionala-k (National Ice Skating Association) antolatua. Aldi berean, Herbehereetan Elfstedentocht izeneko lasterketa ezagun bat antolatzen hasi zen, Friesland probintziako 11 hiriak lotzen zituen kanala zeharkatzen zuena.

1851an, Ipar Amerikara zabaldu zen. Azkenik, 1889an Herbehetan lehenengo munduko txapelketa antolatu zen, eta 3 urte geroago ISU (International Skating Union) sortu zen bertan.

Abiadura patinajea Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izotz gaineko abiadura-patinajea

Maila nazionalean, Espainian ez da oso ezaguna kirol hau, neguak ez baitira oso hotzak izaten eta beraz, izotz gutxi dagoenez, ez dago tradizio handirik kirol honetan. Hau azaltzen du zergatik ez duen inoiz dominarik irabazi ez Euskal Herriko kirolariren batek ez Espainiako kirolaririk Europa maila edo maila altuagoko lasterketetan.