Txikipedia:Joane Somarriba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joane Somarriba Arrola
Datu pertsonalak
Jaio 1972ko abuztuaren 11
Gernika (Euskal Herria)

Joane Somarriba (Gernika, 1972) euskal txirrindularia izan zen. Garaipen handiak lortu zituen. Orain Gatikan[1] bizi da.

Emakumezkoen Frantziako Tourra irabazten lehenengo euskalduna izan da, eta hiru aldiz lortu du (2000an , 2001ean eta 2003an ). 1991an eta 1992an, bere bizitzako etapa gogorrenak aurre egin zituen. Hernia diskaleko operazio sinple batean arazoak eduki zituen, jolas olinpikoen prestaketa erdian. 2003an liburu bat idatzi zuen txirrindularitzari eta kirolaren grinari buruz. 2005ean txirrindularitza profesionala egiteari utzi zion.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frantziako Tourra:
    • Txapelduna (3): 2000, 2001 eta 2003 urteetan.
  • Italiako Giroa:
    • Txapelduna (2): 1999 eta 2000 urteetan.
  • Munduko txapelketa:
    • Txapelduna (1): 2003an (erlojupekoan)
    • Bigarrena (1): 2005 urtean.
  • Emakumeen Euskal Bira:
    • Txapelduna (3): 1991, 2001 eta 2004 urteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Somarriba, Joane. (2019-07-11). «Joane Somarriba, el histórico rosa de una emigrante» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).