Wikipedia, Entziklopedia askea

Txirrindularitza

Zer dakigu txirrindularitzari buruz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizikletan ibiltzen

Txirrindularitza bizikletan egiten den kirola edo ariketa bat da. Hainbat modalitate daude honen barruan, adibidez, errepidean egiten diren lasterketak, mendikoak eta pistan egiten direnak. Lehiaketetan abiadura, trebetasuna eta erresistentzia neurtzen dira. Txirrindularitzak txirrindulariaren errendimendua hobetzen laguntzen du, sasoi fisikoa, erresistentzia eta iraunkortasuna hobetzen baititu hanketako muskuluak kaltetu gabe. Gainera, inpaktu txikiko ariketa da, eta zure asteko entrenamendua elikadura osasuntsu batekin batzerakoan, estresa gutxitu egiten dela ikusi da.


TXIRRINDULARITZA EGITEAREN ABANTAILAK
ERRENDIMENDUA HOBETU ERRESISTENTZIA HOBETU
INPAKTU GUTXIKO ARIKETA OSASUNTSUA
IRAUNKORTASUNA HOBETU MUSKULUAK KALTETU GABE
ENTRETENIGARRIA ESTRESA GUTXITU


Garrantzitsua da gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Euskal herrian maila profesionalean aritzen diren txirridularitzak daudela? Adibidez, Mikel Landa, Peio Bilbao, Alex Aranburu, Óscar Rodríguez eta Omar Fraile.

Munduko hiri askotan bizikleten erabileraren alde daude, eta, gero eta jende gehiagok erabiltzen du bizikleta kaleetatik mugitzeko. Gainera, osasuntsu mantentzeko modu ona izan daiteke. Bestalde, hiri askotan bizikletak kalean hartu eta utzi ahal izateko programa ugari dituzte. Bizikleten erabilera doakoa da eta nahi duenak erabiltzeko aukera dauka.


Euskal Herri mailan, gaur egun presentzia handia dauka txirrindularitzak. Izan ere, aurten, Espainiako itzulia Bilbotik hasiko da. Ondoren, Gasteizera abiatuko da, geroago Donostiara joateko. Horretaz aparte, Euskal Herriko Itzuliak ikusle asko izaten ditu urtero.


Audioa irakurtzeko gaitasuna ez duten eta ikus-entzunezko arazoak dituzten haurrentzat zuzenduta dago.

      Entzun!





Goazen txirrindularitzaren historia ezagutzera![aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Lehenengo lehiaketak:

1878an Londresen izan ziren lehen lasterketak pistako txirrindularitzan eta 1895ean lehen Munduko Txapelketa egin zen, abiadura eta iraupen erdiko probekin.

1890 eta 1900 artean errepideko txirrindularitza probak eman ziren, urteen poderioz garrantzitsuak bihurtu direnak, batzuk gaur egun oraindik existitzen direnak, Lieja-Bastogne kasu.


Antzinako bizikleta


- Probak Espainian eta Amerikan:

Espainian, Errepublika garaian Eibarko bizikleta-fabrikatzaileen kolektibo batek egin zituen estatuko lehen probak. 1932tik 1935era Ibar-Madril-Ibar lasterketa ospatu zen 4 etapetan, Espainiako Itzuliaren atarian. Aurretik ere klub txikietan lasterketak egin baziren ere, ofizialki zaharrenak Kataluniako Volta (1911) eta Ordiziako Klasikoa (1922) izan ziren. Ameriketan erregistratutako lehen lasterketa Uruguaiko Itzulia izan zen, bere lehen edizioa 1939an izan zela.


Txirrindulariak etapa batean


Txirrindularitza motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trail
  • Cross Country (XC)
  • All Mountain (AM)
  • Downhill (DH o DHI)
  • Enduro
  • Dirt Jump (DJ)
  • Freeride (FR)


Lehiaketa motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketa garrantzitsuenak...

Tour de Franciako lehiaketan
  • Giro D’ Italia
  • Tour de Francia
  • Volta a Portugal
  • Vuelta Ciclista a Burgos
  • Vuelta Ciclista a Murcia