Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Johann Pachelbel

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1653ko irailaren 1a
Nurenberg
💀
Heriotza
1706ko martxoaren 3a
Nurenberg
🔨
Lanbidea
musikagile
📷
Argazkiak
ikusi

Johann Pachelbel (1653-1706) aro barrokoko musikagile eta organo-jotzaile alemaniar bat izan zen. Nurenberg hirian jaio zen, eta Johann Sebastian Bach jaio aurreko belaunaldiko organoetarako musika-konpositore onenetakoa izan zen.

      Entzun!

Haren estilo musikalak eragina izan zuen hurrengo belaunaldiko musikagile askorengan, eta gerora aro barrokoaren bereizgarri bilakatu ziren hainbat forma eta teknika hark sortu zituen.

Pachelbelek Altdorf eta Ratisbona hirietan egin zituen musika ikasketak, eta Vienan, Stuttgarten eta beste hiri batzuetan aritu zen organo-jotzaile gisa. 1695ean Nurenbergeko San Sebaldo elizako organo-jotzaile izendatu zuten, eta postu horretan jarraitu zuen hil zen arte. Organo irakasle ere izan zen, eta Johann Christoph Bach izan zen haren ikasleetako bat. Wilhelm Hieronymous Pachelbel semea ere organo-jotzailea eta musikagilea izan zen.

Erfurt hiriko eliza, Pachelbelen bizitzan garrantzi handia izandakoa

Johann Pachelbel bere lanik ospetsuenarengatik da ezaguna: "Kanona Re Maiorren", hiru biolin eta baxu jarrairako idatzitako konposizioa. Gaur egun konposizio hau oso ezaguna den eta musikari askok jotzen duten arren, bere garaian Pachelbel erlijio- eta organo-musika konposizioengatik egin zen ezagun batez ere. Artikulu honetan bertan entzun dezakezu zati bat.

Nahiz eta garai hartan Pachelbel ez zen beste musikagile garaikide batzuk bezain ospetsua izan, hark sortutako musikak hainbat mendetan zehar iraun du, eta "Kanona Re Maiorren" aro barrokoko musika-konposizio ezagunenetako bat da.