Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1991ko urtarrilaren 13a
Abadiño
🔨
Lanbidea
matematikari
📷


Judith Muñoz Matute, 1991ko urtarrilaren 13an jaio zen Abadinon, Bizkaian. Matematikari eta ikertzailea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik gustuko zuen puzzleak ebaztea eta horrelako jolasak. Gero, eskolan matematika beti izan zen gustukoena zuen ikasgaia, problemak ebazten ona zen eta ez zitzaion kostatzen. Baina batxilergoan izan zen matematika karrera ikastea erabaki zuen unea. Matematika irakasle bikaina izan zuen bertan, bere pasioa transmititu zion eta argi ikusi zuen karrera hori hautuko zuela.

Harritzekoa den arren, bere familian ez dago matematikariarik ezta zientzialaririk ere ez. Baina asko lagundu zioten bere karreran, bere gurasoentzat gustukoa zuen karrera bat aukeratzea oso garrantzitsuena baitzen. Hori dela eta, bat egin zuten berak hartutako erabakiarekin.

Doktoretza osatu zuen 2019ko urrian Euskal Herriko unibertsitatean matematika estatistika eta konputazio Modelatu eta ikerketako maisutza bat.

Momentu honetan Estatu Batuetan egiten du lan, Austin hirian, Texasen. Bertako unibertsitatean dagoen ikerkuntza institutu batean: Oden Institute for Computational Engineering and Sciences.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitate horretan, matematika ingeniaritza aplikatuta egiten du lan. Hain zuzen, ekuazio diferentzial partzialak simulatzeko zenbakizko metodoak garatzen.

Juditek ez dut aplikazioetan zuzenean lan egiten, bere lana orokorra da, baina hobeto ulertzeko simulazio metodoak sortzen ditu. Hauek dira horietako batzuk: fenomeno meteorologikoen (lurrikarak, tornadoak...) aurreikuspenak egiteko; ingeniaritzan orokorrean gailu ezberdinak diseinatzeko; medikuntzan, gaixotasunen eboluzioa aurreikusteko; …. eta berak ondo dioen bezala, aplikazio infinituak dira.

Sariak eta bekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzaren  hiru urteko doktoretza ondoko beka bat jaso zuen BCAMen lan egiteko, lehen urtean Euskal Herrian ikertu ondoren, 2021eko urtarrilean AEBetara  joan da eta lehen aipatu bezala bertan dago momentu honetan.
  • 2020an Vicent Caselles saria irabazi zuen

Bere gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera berdina egingo dutenentzat berak gomendio hauek ematen ditu “Gogor eustea da gomendio nagusia, nahiz eta karrera apur bat gogorra den ere. Gero izango dituzuen lan aukerak esparru ezberdinetan asko izango direla eta matematiken mundua oso polita eta kreatiboa dela”.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BBVA fundazioa

Basque center for applied mathematics.

Linkedin