Txikipedia:Julia Roberts

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Roberts

Julia Fiona Roberts 1967ko Urriaren 28an jaio zen Smyran, Georgian. Zinema eta telebistako Estatu Batuetako aktorea da, eta aktore hoberenaren Oscar-a irabazi zuen, beste hainbat sariekin batera. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betidanik albaitaria izan nahi izan zuen, baina azkenean kazetaritza ikasten amaitu zuen. New Yorkera joan zen bizitzera modelo-lanen bila, baino ez zuen zorterik izan, inork ez zuen berarekin lan egin nahi. Horregatik, bere aktore-karrerari hasiera eman zion. 1987an estreinatu zen Firehouse pelikulan paper txiki batekin. Bere film garrantzitsuena, aldiz, “Pretty Woman” izan zen, 1990eko hamarkadaren hasieran.

Julia Roberts 1990ean

21. mende hasieran gehien ordaindutako aktorea bihurtu zen, Erin Brockovich filmean parte hartu zuenean. Bestalde, diru gehien irabazten duen emakumezko aktorea bilakatu da. Ondorioz, Ameriketako zinemagintzan erosteko ahalmen handiena duten emakumeetako bat da. [1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, Walter Grady Roberts, xurgagailuen saltzailea zen eta bere ama, Betty Lou Bredemus, idazkaria. Bestetik, Robertsek bi anai-arreba ditu, Eric Roberts (1956) eta Lisa Roberts Gillan (1965), biak aktoreak ere. Gainera, Emma Roberts aktorearen izeba da.

Juliaren familiak oso harreman estua izan zuen, elkarrengandik oso gertu hezi ziren, nahiz eta gurasoak banandurik egon. Beti gogoratzen du bere etxean familia giroa guztiz liberala zela eta anai guztiek elkarren arteko harreman estua mantentzen zutela. [1]

Maitasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

'Steel Magnolias' saioan ezagutu zuen Dylan McDermott-ekin atera zen; 'Satisfaction'-en bere bikotekide izan zen Liam Neesonekin ere egon zen, eta Kiefer Sutherlandekin ere bai, harekin 'Death Line' ere filmatzerakoan.

Sutherland bere maitasun handietako bat izan zen. Berarekin ezkontza soinekoa eta 600 gonbidatu zituen bere ezkontzarako, baina hiru egun lehenago bertan behera utzi zuen bere senargaiaren ustezko desleialtasuna zela eta "striptease" dantzari batekin, eta Jason Patric-ekin ihes egin zuen, Kiefer-en laguna eta harekin bere solteroko festan ezagutu zuen. [2]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak hainbat erlijiotan sinisten du. Batetik hinduismoan eta bere praktiketan sinisten du, 2010. urtean Elle aldizkarian azaldu zuen moduan. Bestetik, budismoan eta kristautasunean ere sinisten du; izan ere, edukazio kristau batean hezi izan zen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Julia Roberts. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) «Julia Roberts, una actriz rodeada de desgracias» Lecturas (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).