Txikipedia:Kalaka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalaka idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesús Unanua kalaka edo konpeleta jotzen.

Kirtena duen zurezko palatxo bat da. Bi aldeetan kirtenik gabeko beste bi taulatxo ditu, bi zulotatik soka batekin lotuta.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirtenetik harturik astintzen da eta kanpoaldeko bi taulatxoek erdikoaren kontra jotzen dute, zarata eginez. Askotan modu librean jotzen da eta besteetan, errepikatzen diren joko erritmikoak osatuz.

Noiz erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalakak Euskal Herriko hainbat eskualdetan Aste Santuko ospakizunetan erabili izan dira, bai eliza barruan eta bai kanpoan, elizkizunen abisuetarako. Besteak beste Lizarra aldean (Nafarroa) eta Tolosaldean (Gipuzkoa) jaso dugu kalakari buruzko informazioa.