Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalitatezko hezkuntza Garapen Jasangarrirako 4. helburua da. Helburu honekin, haur guztiek 2030erako doako lehen eta bigarren hezkuntza lortu nahi da. Kalitatezko hezkuntza pertsonak gizaki gisa garatzeko funtsezkoa da.

Zergatik da garrantzitsua hezkuntza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza garrantzitsua da beste Garapen Jasangarritasunerako Helburu asko lortu ahal izateko. Hezkuntzak desberdintasunak murrizten eta genero-berdintasuna lortzen laguntzen du.

Mundu osoko pertsonak ere ahalduntzen ditu, bizimodu osasungarriagoa eta iraunkorragoa izan dezaten. Hezkuntza funtsezkoa da pertsonen arteko tolerantzia sustatzeko, eta gizarte baketsuagoak sortzen laguntzen du.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hemendik 2030era bitartean, haur guztiek dohako lehen eta bigarren hezkuntza amaituko dutela ziurtatzea.
  • Hemendik 2030era, haur guztiek lehen hezkuntzarako prestatuta egoteko, garapen zerbitzuak eskura edukitzea lehen haurtzaroan eta eskolaurreko kalitatezko hezkuntzan.
  • Hemendik 2030era bitartean, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza teknikoa, profesionala eta goi mailakoa, unibertsitateko irakaskuntza barne, jasotzeko aukera berdintasunez ziurtatzea.
  • Hemendik 2030era bitarte, enplegua, lan duina eta ekintzailetza lortzeko beharrezkoak diren gaitasun teknikoak eta profesionalak dituzten gazte eta helduen kopurua nabarmen handitzea.
  • Hemendik 2030era, hezkuntzan dauden genero-desberdintasunak ezabatzea eta hezkuntza-maila guztietara eta lanbide-heziketara berdintasunez iristeko aukera bermatzea.
  • Hemendik 2030era, gazte guztiak eta helduen proportzio handi bat, gizon zein emakume, alfabetatuta egotea ziurtatzea.
  • Hemendik 2030era, ikasle guztiek garapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskura ditzaten ziurtatzea.
    • Haurren beharrak, desgaitasuna duten pertsonen beharrak eta genero-desberdintasunak kontuan hartzen dituzten hezkuntza-instalazioak eraikitzea.
    • Hemendik 2020ra, garapen bidean dauden herrialdeentzat eskuragarri dauden beken kopurua nabarmen handitzea mundu mailan.
    • Hemendik 2030era, irakasle kalifikatuen eskaintza nabarmen handitzea, batez ere gutxien aurreratuta dauden herrialdeetan eta garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikietan.


Ikaskuntza-helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaskuntza-helburu kognitiboak
Burmuina
1. Ikasleak hezkuntzaren garrantzia ulertzea.

2. Ikaslea hezkuntza publiko dela ulertzea.

3. Ikasleak kultura betetzen duen rol garrantzitsua ulertzea.

4. Ikasleak hezkuntzak mundu iraunkorra, zuzena eta baketsua sortzen laguntzen duela ulertzea.

Ikaskuntza-helburu sozioemozionalak
1. Ikaslea guztiontzako kalitatezko hezkuntzaren garrantzia ulertzeko gai izatea.

2. Ikaslea parte-hartzailea izateko gai izatea.

3. Ikaslea hezkuntzaren balioak ulertzea.

4. Ikaslea bere bizitza hobetzearen garrantziaz ohartzeko gai izatea.

5. Ikaslea bere kabuz konpromisoa hartzeko gai izatea.

Jokabideen eremuko ikaskuntza-helburuak 1. Ikaslea kalitatezko hezkuntzan laguntzeko gai izatea.

2. Ikaslea hezkuntzan genero-berdintasuna sustatzeko gai izatea.

3. Ikaslea guztiontzako bidezko eta kalitatezko hezkuntza askea sustatzeko gai izatea.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Mundu osoko 260 milioi haur inguru eskolatik kanpo zeuden oraindik 2018an.
  • Garapen bidean dauden herrialdeetako lehen hezkuntzako matrikulazioa % 91ra iritsi da, baina lehen mailako eskolatze-adinean dauden 57 milioi haurrek eskolara joan gabe jarraitzen dute.
  • Eskolan matrikulatuta ez dauden haurren erdia baino gehiago Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi dira.
  • Kalkuluen arabera, lehen hezkuntzako eskolara joaten ez diren haurren % 50 gatazkek eragindako eremuetan bizi dira.
  • 617 milioi gaztek ez dute matematikako oinarrizko ezagutzarik eta gutxieneko alfabetatze-mailarik.
  • Alfabetizazio maila baxuena duten jendea emakumeak dira.

Zer egin dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Politiketan eta praktiketan hezkuntzari lehentasuna emateko eska diezaiekegu gure gobernuei.
  • Gure gobernuei presioa egin diezaiekegu guztiontzako doako lehen hezkuntza emateko, bereziki talde kalteberentzat edo baztertuentzat.
  • Sektore pribatua anima dezakegu baliabideak inberti ditzan ikastetxeen garapenean eta tresna pedagogikoak egiten.
  • Gobernuz kanpoko erakundeei gazteekin eta beste talde batzuekin lan egiteko eska diezaiekegu, tokiko komunitateetan hezkuntzak duen garrantzia sustatzeko.

Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Jaurlaritzak proposatu du 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko 17 Helburuak Euskal Herritik partekatzea, aurrerapenerako eta berdintasunerako alde.

3 adierazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eskola uzten duten umeen tasa % 8tik behera.
  2. Hirugarren mailako ikasketak bukatu dituzten 30 eta 34 urte bitarteko biztanleen %a.
  3. Bizitzan zehar ikaskuntzan parte hartu duten helduen %a.

Helmugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berdintasuna bermatzen duen kalitatezko eskola inklusibo, bidezko eta berritzailea sustatzea.
  2. Kultura desberdinetako pertsonen harteko harremana eta bizikidetza maila handiagoak lortzea gure ikastetxeetan.
  3. Teknologikoa irakaskuntzan bultzatzea.
  4. Indarkeriarik eza, dibertsitatea eta elkartasuna.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik ume askok ez dute eskolara joateko aukera. Hori gutxi balitz, Covid-19 pandemia dela eta eskola asko itxi zituzten. Horren ondorioz, umeen heziketan atzera pausu bat suposatzen du.

https://www.youtube.com/watch?v=HkxfBSnMxbw&list=PLvXZtpwtZQbbiY_VDf7c0Ggm2idzyWzT-&index=4

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.ehige.eus/wp-content/uploads/2020/02/Garapen-Jasangarriaren-Helburuetarako-Hezkuntza-gida-UNESCO.pdf

https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/education/

https://www.euskadi.eus/pdf/2030-agenda-garapen-jasangarria-desarrollo-sostenible-basque-country.pdf